Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • 15 urte Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan adituak prestatzen

15 urte Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan adituak prestatzen

2016/05/24

15 urte bete dira IXA taldeak, UEUrekin batera, 2001ean HIZTEK graduondokoa martxan jarri zuela

UEUk eskaintzen zuen lehendabiziko titulazio ofiziala izan zen, Hizkuntza eta Teknologian adituak trebatzea zen haren helburua. Geroago, 2007. urtean, UPV/EHUko master bihurtu zen, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua izenekoa (HAP/LAP), eta azkenik, 2013. urtetik aurrera Erasmus Mundus Language and Communication Technologies (EMLCT) masterraren parte ere bada.

15 urte hauetan, 100 lagun baino gehiago trebatu dira hizkuntzaren prozesamenduaren arloan. Eta horiei esker jauzi kualitatiboak egin ditugu euskararentzat estrategikoa den arlo honetan.

Adibidez, aurten Madrilen 90 milioi euroko plan bat onartu da: Plan de Impulso de las Tecnologías del Lenguaje. Plan horren helburua hizkuntzaren prozesamendua eta itzulpen automatikoa bultzatzea da estatuko hizkuntza ofizial guztietan. Argi dago: adituak behar dira, bai hizkuntzalaritzan eta bai informatikan.

Gai hauetan aditu izan nahi baduzu, orain duzu aukera berria. Eman izena HAP/LAP edota EMLCT masterrean. Eskaera on-line egin dezakezu