Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

2012ko Batzar Nagusia egin du EIZIEk Donostian

2012/04/02

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Batzar Nagusia egin zuen larunbatean, martxoak 17, Donostiako Larrotxene kultur etxean. Hogeita hiru bazkide elkartu ziren, 2011ko jardueren emaitza eta 2012rako asmoen berri jakiteko.

EIZIEk urteotan garatutako lan-ildoei jarraituko die aurten ere: argitalpenak (Literatura Unibertsala bilduma, Senez aldizkaria, Langintza xeheki eta 2tzuL sare-argitalpenak, komunikabideetako itzulpen-kritikak…), prestakuntza (Puntuazioa, Frantsesa-euskara, Itzultzaileentzako informatika, Interpretazio-praktikak, Testuaren koherentzia eta kohesioa, Gaztelania xede, Idazlea itzultzailearen lantegian…), beste elkarte eta erakunde batzuekiko harremanak (Vértice itzultzaile-elkarteen sarea, CEATL, FIT…).

http://www.eizie.org/News/1332329263