Albisteak
#langune2014 - 2014ko Batzar Orokorra. Hizkuntzak elkartzen gaitu
Datorren asteazkenean, martxoaren 12an, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean (Eraikin Zentralean), LANGUNE - Hizkuntza Industrien Elkarteak, 2014ko Batzar Orokorrera gonbidatzen zaituzte
Euskarazko softwarea sortzeko laguntza-tresnak kontsultagai jarri ditu @UzeiBerba -k
Itzultzaile eta erabiltzaile orokorrentzat laguntza-tresnak eskaintzen ditu webgune berri honek. Lokalizazioak.com helbidean kontsulta daiteke egitasmoa
@plazaberri Hiztegigintza-arloko zuzendaritza berritu du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiaren Hiztegia, Adierak eta Adibideak egitasmoaren zuzendaritza berritu duela jakinarazi du Euskaltzaindiak.
'Lingua Gaztea', #gaztea eta @mondragonlingua -rekin ingelesa ikasteko ekimen entretenigarria
Lingua Gaztea, momentuko abesti ezagunen letrak oinarri hartuta ingelesa ikasteko ekimena, jarri dute abian Gazteak eta MondragonLinguak
Rec Grabaketa Estudioa. Hasi da "Lasa eta Zabala" pelikularen filmaketa
Urtarrilaren 27an hasi zen "LASA ETA ZABALA", REC Grabaketa Estudioak irudi eta soinu post-produkzioaren arduraduna izango da
@BANAIGA eta @nazaretzentroa. Langileen hizkuntza gaitasunen garapena, langilearen egoera eta enpresaren emaitzak hobe ditzake.
Urtarrilaren 24an Banaiz Bagara eta Nazaret Zentroak “Bigarren hizkuntzaren garapena lantokian: Europar Ikuspegia” izeneko tailerra antolatu zuten Donostiako Kutxazabal Zentroan. Matilde Grunhage-Monetti zuzendutako tailerrean 25 lagun parte hartu zuten (gehienak hizkuntza-teknikariak eta irakasleak). Bertan, hizkuntzetan aditua den alemaniarrak bere azken proiektuetan lortutako emaitzak eta esperientziak ezagutzera eman zituen.
@InstitutoChinoG HSK azterketa ofizialak Bilbon
Bilboko Txinatar Institutoak HSK azterketa ofizialak arrakastarekin antolatu zituen aurreko 2013ko abenduaren 1ean Bilbon LEHEN ALDIZ. Zorionak!
@langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien sektoreko Gogoeta Estrategikoaren Prozesua 2014-2017. 2013ko uztaila - 2014ko martxoa
LANGUNEk gogoeta-prozesua hasi du, besteak beste, hurrengo lau urteetarako (2014-2017) lan, proiektu eta jardueren ildoak identifikatzeko asmoz, eskualdean, estatuan eta nazioartean hizkuntza-industrien sektoreko lankidetza eta lehiakortasuna bultzatu eta indartzera bideratuta
Zorionak eta urteberri on!
Lehenik eta behin, eskerrik asko 2013an gure ondoan izateagatik, zuei esker hezurmamitzen baita Langune proiektua. 2014a hain gertu dugun honetan, urte emankorra opa dizuegu Langune osatzen dugunok, bai eta guregan jarri duzuen konfiantza eskertu ere.
@Elhuyarhiztegia Diariovasco.com saria jaso du Elhuyar Hiztegien webguneak, eta ZT hiztegiaren aplikazioa finalista da ”Gipuzkoa APPs” lehiaketan
Berriki Diariovasco.com sariak banatu dira Irunen, eta Elhuyar Hiztegien webguneak Euskararen erabilera sustatzen duen webgune onenaren saria jaso du
@Elduaien @lanbideejgv "Ingeles profesionala nazioarteko salerosketan" ikastaroa
Abenduaren 16an hasiko da Elduaien Hizkuntza Eskolak Lanbiderekin batera emango duen ikastaroa
LANGUNEk, Hizkuntza Industrien Precluster Elkartea Euskal Herrian, sektoreari buruzko informazio saioa antolatu du Bruselan
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Etxepare institutua eta bazkide diren Elhuyar eta Euskal Herriko Ahotsak enpresekin batera LANGUNEK, Hizkuntza industrien Precluster Elkartea Euskal Herrian, “Elebitasunetik eleaniztasunera, gure industria sarearen lehiakortasuna garatzeko gakoa” izeneko saioa antolatu du
@BiTEZLOGOS eta @Surfilmfestibal 11
SURFILMFESTIBALa 11. edizioa abiatu zen eta, aurrekoetan bezala, BiTEZ LOGOS aritu zen itzultzen katalogoa, web-edukiak etab.
@mondragonlingua heriotzaren korridoretik bizirik atera den gizon baten interprete izan da
Ray Krone AEBn heriotza-zigorra jasotzera kondenatuta zegoen, eta MondragonLinguaren interpretazio-atalak haren testigantza itzultzeko enkargua eta ohorea izan zuen, hark euskal irrati publikoari emandako elkarrizketan
@Elduaien. Garatuko “language for english teachers” ikastaroa elduaienek eskainiko du
IrakasleenEtengabeko Hobekuntzarako planaren barnean Elduaienek Garatu programan parte hartuko du berriz ere, 2013/2014 ikasturtean ikastaro bat eskainiz
@Langune, Euskadiko Hizkuntz Industrien Preklusterraren Elkartea, bulego berria dauka
LANGUNE proiektuaren bilakaeraren barnean, guztiokin partekatu nahi dugu elkarteak espazio berri bat duela honako helbidean: Mikeletegi pasealekua 56, 0. solairua – 11. bulegoa. Zain gaituzue!
@IxaTaldea (UPV/EHU), Itzulpen automatiko bikainaren bila
UPV/EHUko IXA Taldea Europako proiektu berri batean hasi berri da itzulpengintza automatikoan jauzi kualitatibo bat emateko: QT Leap. Proiektuaren helburua da perfekziotik urrun dauden egungo itzulpen automatikoen emaitzen kalitatea nabarmen hobetzea. Proiektuak hiru urteko iraupena izango du
@Elhuyar automatikoki sortutako hiztegiak biltzen dituen Hiztegi Automatikoak ataria aurkeztu du
Hiztegi horien bidez, euskara aleman, hindi, arabiera, txinera eta swahiliarekin lotzen da
AHOLAB Taldea (UPV/EHU): 'Ahozko Hiztegia', euskaraz entzuteko aukera ematen duen lehena
Proiektuak euskara estandarraren azentu eredua aztertu eta euskararen intonazioa anotatzeko tresnak eskaintzea du helburu
@Elhuyarhz Hiztegi Automatikoak atariaren aurkezpena
Elhuyarrek sortu eta gizartearen eskura jarri duen Hiztegi Automatikoak atariaren aurkezpena ekainaren 18an egingo dugu, goizeko 11:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta kalea, 9)