Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

KSI BERRITZAILE: aurkezpena eta aldaketak

EUSKALIT laguntzen ari den 2. ardatzaren inguruan (Antolamendu eredua eta enpresa egituraren berrikuntza), bi nobedade garrantzitsu ditugu.  

·         Lehena: izen emateko aukera, aurretik zeudenez gain, irabazi asmorik gabeko elkarteetara zabalduko dugu (beti ere, bigarren ardatzari dagokionez)
·         Bigarrena. izen emateko epea urriaren 30 arte luzatuko da.
 
Izen ematea egiteko aurretik jarraitu beharreko prozedura berdina jarraitu behar duzue. Hurrengo estekan izen ematea burutzeko jarraibideak dituzue:
 
https://www.euskalit.net/ksiberritzaile/organizaciones/index.php?set_idioma=2
 
Informazio gehiagorako: www.ksiberritzaile.eus

 

Horretaz gain Bilbon izandako aurkezpenaren berri duzue ondoko helbidean: https://app.vzaar.com/videos/11984431

@mondragonLingua TB jaio da

2013/04/29

MondragonLinguak bide berria erabiliko du sail didaktiko batzuk bideoz emateko

@IK4_TEKNIKER instalazio berrien inaugurazio ofiziala

2013/04/26

IK4-TEKNIKERek Eibarko gune teknologikoan eraiki duen egoitza berria aurkezteko 2012an egin diren jarduera guztien amaiera gisa, 2013ko apirilaren 10ean inauguratuko da ofizialki egoitza, instalazioetan bertan egingo den ekitaldi baten bidez

@EIZIEelkartea XXXII. Uda Ikastaroetan: Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak (I)

2013/04/24

EIZIEk ikastaro bat antolatu du XXXII. Udako Ikastaroetan, Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak (I), (H.4), Isabel Etxeberriaren zuzendaritzapean

@codesyntax Niagarank: 40 kanaleko albistegi bat Espainiako merkatutako

2013/04/24

Sustatu eta beste bezero batzuentzat garatutako albistegi automatikoen produktua berrindartu dugu, eta 40 aldiz biderkatuta, Espainiako albiste merkatura zuzendutako agregatzaile berria jarri dugu kalean: Niagarank.es

@Artezeuskara Saskia app, erosketak egiteko aplikazioa

2013/04/22

Saskia, erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan lagungarri izango duzu

@AsmozF Asmoz Fundazioaren WEB orri berria

2013/04/11

2012/13 ikasturtean, 1300 pertsonek Asmoz Fundazioarengan konfiantza izan dute beraien formakuntza aurrera eramateko, oso adierazgarria den datua eta gainera azken urteetako ikasturte hasiera onena suposatzen duena

@Elduaien Lehiberriren gune berriaren inaugurazio ekitaldian

2013/03/26

Elduaienenen proiektuek bi ildo hauek bateratzen dituenez, hainbat proiektutan elkarrekin lan egitea suertatu zaigu. Horien artean azaroan buruturiko BUSINESS SEMINARRA eta esku artean ditugun beste hainbat proiektu

@IxaTaldea NewsReader proiektua abian jarri dugu Amsterdamen

2013/03/26

Ixa taldea NewsReader proiektuko bost partaideetako bat da (EU FP7 programa, grant 316404, 2013 – 2015). Urtarrilaren 23an proiektua martxan jartzeko lehen bilera egin da Amsterdameko VU Unibertsitatean

Elhuyar: aro berri baten hasiera

2013/03/25

Berrogei urteko ibilbidea eginda jada, zenbait aldaketarekin hasi du 2013a Elhuyarrek: eguneratu egin du xedea, egokitu egin ditu negozio-unitateak, eta irudi korporatiboa, berriz, aldatu. Bestalde, azken hamar urteotan Fundazioko zuzendari nagusi eta lehendakari (Itziar Nogeras eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, hurrenez hurren) izan direnen ordez, hauek jardungo dira aurrerantzean gure erakundearen gidari: Jose Mari Pitarke (Nanoguneko zuzendaria) izango da Elhuyar Fundazioko lehendakaria; Leire Cancio, berriz, zuzendari nagusia

Bazkide berri bat sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preklusterraren Elkartean

2013/03/20

Hori Hori sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preklusterraren Elkartean

LANGUNE: «Elkar ezagutu, pentsatu eta partekatu». informazio-bideoa

2013/03/18

Orain ia sei urte, Euskal Herriko hizkuntzaren industriako erakunde-talde batek energia-iturri bat aurkitu zuen. Sekulako gaitasuna zuen energia-iturri bat, mugagabea.

Instalatu doan UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren plugin-a Microsoft Word-en edota LibreOffice/OpenOffice-n

2013/03/07

UZEIren Sinonimoen Hiztegia testu-tratamendurako programa ohikoenetan erraz erabil daiteke, horretarako prestatutako doako plugin-a deskargatuz gero

Hiztegi batuaren azken bertsioa sarean

2013/03/07

UZEIk eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian. Ekitaldi berean, Hiztegi Batuaren azken bertsioa, gaur bertan sarean jarri dena, aurkeztu du Euskaltzaindiak. Hala, gaurtik aurrera, Akademiak arautu dituen 42.942 forma eskaintzen dira webgunean

Bazkide berri bat sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preclusterraren Elkartean

2013/02/20

Zubigune Fundazioa sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preclusterraren Elkartean

@IxaTaldea: NewsReader proiektua abian jarri dute Amsterdamen

2013/02/07

@IxaTaldea NewsReader proiektuko bost partaideetako bat da (EU FP7 programa, grant 316404, 2013 – 2015).Urtarrilaren 23an proiektua martxan jartzeko lehen bilera egin da Amsterdameko VU Unibertsitatean

@langune Parisko EXPOLANGUES munduko hizkuntzen azokan erakusgai

2013/02/01

Expo Port de Versaillesen burutzen den Expolangues azokak mundu osoko hizkuntzak hartzen ditu bere baitan: aurten 80 hizkuntza bilduko dira bertan, eta 24.000 bisitari inguru espero dituzte, iazko kopuruen arabera

IXA Taldea (EHU/UPV): Itzulpen Automatikoko Europako Elkartean partaide instituzionala da Ixa Taldea

2013/01/14

European Association of Machine Translation elkartean hamaikagarren partaide instituzionala bihurtu da Ixa Taldea 2012 urtean

Webinar: Itzulpen automatikoa (TA), mitoak eta egiak haren erabilera korporatiboaz

2012/12/17

José Blanco (Zuzendari Exekutiboa. The localization department), esperientzia handia du produktibitatea hobetzera bideratutako hizkuntza soluzioetan, eta itzulpen automatikoa zer den aurkeztuko du, ikuspuntu aplikatu batetik, arrakastarako gakoak emanez.

UPV/EHU: Grupo AHOLAB: AhoDubber, ikuskizunen zuzeneko bikoizketa-sistema

2012/11/22

Eskenaren, Arte Ederretako Fakultatearen (EHUko Arte eta Teknologia Saila) eta AhoLab Signal Processing Laboratoryren (diziplina anitzeko ikerketa taldea, EHUko Komunikazioen Ingeniaritza Saileko irakasleek osatzen dute) arteko lankidetzan egindako ikerketa-proiektuaren ondorioz sortu da sistema hori.

EIZIE: ‘31 eskutik’ bloga, hogeitamaikakoa osatzear

2012/11/08

Urriaren 15ean abiarazi zuen EIZIEk 31 eskutik bloga (@31eskutik), eta gaurkoarekin hogeita hiru post edo ekarpen argitaratu ditu, beste horrenbeste kidek idatziak. Datozen zortzi egunetako testuekin, beraz, hilabetea osatuko du blogak, eta lehenbiziko itzulia egina izango dute 31 kideek: plazara aterea izango da hogeitamaikako osoa