Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • AHOLAB Taldea (UPV/EHU): 'Ahozko Hiztegia', euskaraz entzuteko aukera ematen duen lehena

AHOLAB Taldea (UPV/EHU): 'Ahozko Hiztegia', euskaraz entzuteko aukera ematen duen lehena

2013/06/12

Proiektuak euskara estandarraren azentu eredua aztertu eta euskararen intonazioa anotatzeko tresnak eskaintzea du helburu

Proiektuak euskararen patroi intonatiboak zein diren zehaztea du helburu. Proiektuan aukeratu den marko teorikoa fonologia metriko-autosegmentala izan da eta, honen arabera, intonazio-kurbak zehazteko azentudun silaba determinatzea ezinbestekoa da. Horretarako, aldaera dialektaletan eta euskara estandarrean ematen diren azentu motak aztertu behar izan ziren, orokorrean ematen diren arauak finkatu eta eredu bat proposatzeko.

Honetarako, hainbat urrats eman dira. Lehenik eta behin, euskara estandarrerako azentu arauak zehaztu dira. Ondoren, Aholab laborategiak ahots sintetizagailua prestatu du eta, azkenik, proiektua 5000 HIZTEGIA-n (Adorez Hiztegiak) implementatu egin da, Bostak Bat lantaldea eta UPV/EHUren arteko hitzarmena sinatu ondoren.

Proiektuaren arduradunen ustez, ezinbestekoa da eredu estandarrak edo hizkera formalak eta jasoak azentu eredu bat izatea, batez ere, euskararen egoera kontuan izanda. Izan ere, hainbat arazo nagusi daude gai honen inguruan. Lehena, euskara hizkuntza indartsuz inguratuta dagoela (ingelesa, frantsesa, gaztelania…). Gainera, inoiz baino euskaldunberri gehiago daude, baina dagoeneko euskarak ez du eredu prosodiko propiorik eta, horregatik, beste inon baino bariazio prosodiko handiagoa ematen ohi da. Horrez gain, nabarmentzekoa da euskal hiztunek azentuari buruz duten ezagutza eskasa.

Laburbilduz, euskara estandarrerako jada eginak izan diren proposamenak kontuan hartuz (Txillardegiren eta José Ignacio Hualderen proposamenak), proposamen berri bat egin da, paperetik haratago doana.

http://www.bostakbat.org/azkue/