Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Asmoz Fundazioa: Hiznet Hizkuntza Plangintza eta Software librea graduondokoak

Asmoz Fundazioa: Hiznet Hizkuntza Plangintza eta Software librea graduondokoak

2012/09/04

Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoaren 12. edizioa eta Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak Graduondokoa


EHUko Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoan izena emateko epea zabalik dago urriaren 6ra arte. Euskararen normalizazioan beharrezkoa den ezagutza kualifikatua eta sistematikoa lortzeko premiari erantzuteko antolatutako ikastaroa da. Metodologia malguari eusten dio graduondokoak; irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa uztartuz.
Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri- administrazioan eta hezkuntza-sisteman hizkuntzen inguruko erantzukizun publikoa dutenei eta abar zuzenduta dago.
Hamabigarren edizio berria azaroan 16an hasiko da, eta 2013ko uztailaren 30ean amaituko da. Ikastaroaren inguruko informazio guztia ondoko webgunean topa daiteke: http://hiznet.asmoz.org.

Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak Graduondokoa antolatu du.
Helburu nagusia Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu ahal izatea da: sistemaren eta sarearen administrazioa, sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak eta webguneak eta bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak azalduko dira.
Ikastaroa online izango da, aurrez-aurreko saioez osatua, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.
Iraupena: 2012ko urriaren 22tik 2013ko uztaila arte.
Informazio gehiago http://linux.asmoz.org web orrian edota linux@asmoz.org posta elektronikora zuzenduz.