Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • @BANAIGA eta @nazaretzentroa. Langileen hizkuntza gaitasunen garapena, langilearen egoera eta enpresaren emaitzak hobe ditzake.

@BANAIGA eta @nazaretzentroa. Langileen hizkuntza gaitasunen garapena, langilearen egoera eta enpresaren emaitzak hobe ditzake.

2014/02/06

Urtarrilaren 24an Banaiz Bagara eta Nazaret Zentroak “Bigarren hizkuntzaren garapena lantokian: Europar Ikuspegia” izeneko tailerra antolatu zuten Donostiako Kutxazabal Zentroan. Matilde Grunhage-Monetti zuzendutako tailerrean 25 lagun parte hartu zuten (gehienak hizkuntza-teknikariak eta irakasleak). Bertan, hizkuntzetan aditua den alemaniarrak bere azken proiektuetan lortutako emaitzak eta esperientziak ezagutzera eman zituen.

Europar Kontseiluko “European Centre for Modern Languages”-ek sustatutako “Odysseus” eta” Language for Work” proiektuen arduraduna da Grunhage-Monetti eta, horien bitartez, enpresetan gertatu ohi diren komunikazio aldaketak ikertu ditu, langileen (batez ere langile migratzaileen) hizkuntza beharretan eragin dituzten beharrak aztertzeko.

Grünhage-Monettik, Language for Work eta aurreko beste proiektu batzuetan
oinarrituta, proposamen batzuk egin zituen:

  • Enpresekin elkarlana bilatu behar da. Enpresa-arduradunei ulertarazi eta erakutsi behar zaie hizkuntza gaitasunetan eta komunikazioan hobetzeak enpresaren egoera eta emaitzak hobetzen dituela.
  • Sindikatuekin elkarlana bilatu behar da: hizkuntza-gaitasunak hobetzen direnean, langileen aukerak handitzen dira, lan ibilbidean lanpostu hobeak lortzeko, bai eta beren interesak defendatzeko unean ere.
  • Instituzioekin elkarlana bilatu behar da, langileak hizkuntzan eta komunikazioan trebatuko dituen politika egokia diseinatzeko, langileen eta enpresen emaitzak hobetzeko helburuarekin.
  • Lantokian “mentor” rola sortu ahal da – gurean mintzalagun bezala ezaguna den figura bat-, lantokian bertan lankide bati edo lankide talde bati komunikazio egoera hobetzen lagunduko diena.
  • Ikaste prozesuari buruz daukagun kontzeptua aldatu behar dugu: ez da bizitzako garai zehatz batean eta lantokitik kanpo egiten den gauza bat, lanean ari garen bitartean ere ikas baitezakegu. 
  • Interesgarria litzake egoera diglosikoa duten herrialdeen edo hizkuntza komunitateen lantalde berezi bat sortzea Europa mailan, Language for Work proiektuaren sarearen barruan.