Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

EIZIE - Euskal literatura, polonieraz

2011/07/22

Hamar euskal idazle garaikideren hamabi ipuin edo pasarte polonieraz eta Ryszard Kapuscinski idazle eta kazetari poloniarraren hitzaldi bat euskaraz argitaratu ditugu ItzulBaitaren webgunean, zereginetako bat baitugu euskal itzulpengintzaren inguruan garatzen diren ekimenak sustatzea, horien berri eman eta zabaltzea.

1991n hasi ziren euskarazko eskolak ematen Poznango UAM unibertsitatean, eta, 2004az geroztik, espezializazio hizkuntza dute euskara. 2010eko azaroan, Poznan-Gasteiz mintegia abiarazi zuten UAMek eta EHUk elkarlanean, Amaia Donés UAMeko euskara irakurlearen eta Bego Montorio itzultzaile eta EHUko irakaslearen gidaritzapean, eta ekimen horren emaitza dugu ipuin hauen polonierazko itzulpena.

 http://www.eizie.org/News/1309510525