Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Elduaien eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute Lanbide Heziketako Irakasleen formakuntza proiekturako

Elduaien eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute Lanbide Heziketako Irakasleen formakuntza proiekturako

2016/10/28

Aurten bigarren urtez Lanbide heziketako irakasleen hizkuntza formakuntza proiektu berritzaileaz arduratuko da Elduaien Hizkuntza Eskola

Lanbide Hezkuntzako Sailburuordetzarekin sinatutako akordioaren arabera 2016-2017 ikasturtean zehar  Elduaienek irakasle talde ezberdinak prestatuko ditu hizkuntza  esperientzia pilotu honetan. Helburua, irakasleen ingeles maila hobetu eta mantentzeaz gain, Lanbide Heziketako ikasgaiak atzerriko hizkuntzan emateko trebatzea izango da.

Irakaskuntza eleanitzaren bidean pausu garrantzitsua da hau, lan formakuntzaren barnean atzerriko enpresetan praktikak egitea edo lan egitea egungo errealitatea bihurtzen ari den garai honetan, ingelesa bezalako hizkuntza lan esparruan jariotasunez erabiltzea oso garrantzitsua izango baita pertsona ororen etorkizunean.

Esperientzia honen ildo berean Elduaien Lanbide Heziketa Eskolekin harreman zuzenean dihardu lanean, ikasleak lan aukera gehiago izango dituen etorkizunerantz bideratzen laguntzeko proiektuak eraikiz zentroekin batera.

http://www.elduaien.com/eu/web/novedades/ficha/216/elduaien-eta-eusko-jaurlaritzak-akordioa-sinatu-dute-lanbide-heziketako-irakasleen-formakuntza-proiekturako