Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

@Elduaien Haurrentzako hastapen metodo berria

2016/11/30

Adituek bat egiten dute bigarren edo hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza adin goiztiar batean hasi behar dela. Horrela, umeek modu natural batean barneratuko dute

Bizitzaren lehen urteetan, umeen garuna esponja baten moduko da. Horregatik mintzairan adituak direnek txikiak beste hizkuntzak batzuk ikasten lehen bailen hastea gomendatzen dute.

Eleaniztasunak ez du soilik arreta hobetzen, burua entrenatzen eta haurren memoria trebatzen ere laguntzen du.

Horregatik, txikienengan pentsatuz, metodo berri bat diseinatu dugu beraientzat. 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat pentsatuta dago, modu natural batean, irudimenaren eta jokoen bidez hizkuntza berria barnera dezaten. Gero eta gazteago hasi orduan eta hobeto, guztiz positiboa izanez beraien garapenerako eta heziketarako. Bilakaera oso nabarmena izango da!

Metodo berriaren ezaugarriak:

  • 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendua.
  • Irudimena eta jokoaren bidezko ikaskuntza.
  • Haurrek ikasteko duten modu naturalean oinarritua: entzun, ulertu, hitz egin eta  idatzi.
  • Ikuspegi didaktiko holistikoa eta haurrarengan guztiz zentratua.
  • Ikaskuntza estimulatzean oinarritua, eduki digitalak eta ikaskuntza era ezberdinei  egokitutako jarduerak integratuz.
  • Haurren partaidetza, trebetasunen garapena eta  elkarrekintza soziala bultzatuz.

http://www.elduaien.com/eu/web/novedades/ficha/220/haurrentzako-hastapen-metodo-berria