Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • @Elduaien @lanbideejgv "Ingeles profesionala nazioarteko salerosketan" ikastaroa

@Elduaien @lanbideejgv "Ingeles profesionala nazioarteko salerosketan" ikastaroa

2013/12/12

Abenduaren 16an hasiko da Elduaien Hizkuntza Eskolak Lanbiderekin batera emango duen ikastaroa

Gaur egun egungo egoeran, krisiak ekarritako etxeko merkartuaren negozio maila murriztua ikusita enpresa gehienek nazioarteko merkatuan saltzeko beharrean aurkitu dira.

Horretarako profesional gaituen bila dabiltza, negozio internazionaletan eroso ibiliko direnak eta euren enpresaren irudi ona modu egokian atzerrian hareagotuko dutenak.

Urteetan gurekin lan egin duten enpresen behaketa eginez eta egungo egoeraren beharrei arreta jarriz, Elduaien Hizkuntza Eskolan  profesionalak gaitzeko ikastaro eraginkor hau diseinatu genuen.

Eta Lanbiderekin batera orain eskuragarri jarri dugu langabezian dauden pertsonei  etorkizun profesionala duen alor honetan formakuntza eskaintzeko.

Ingeles profseionala nazioarteko salerosketan ikastaroa , esan bezala, langabezi egoeran dauden pertsonei zuzendurik dago eta bere helburua, gaur egun hain beharrezkoa den nazioarteko harreman profesionaletan gaitu eta beharrezko tresnak ematean datza betiere  hizkuntzak eremu honetan duen garrantziaren ikuspegitik

100 ordu teoriko-praktikoz osaturiko ikastaroa izango da astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 12etara Tolosan. 16 plaza eskaini ditugu langabezi egoeran dauden pertsonei zuzendua.

Baldintzak, goi mailako ikasketak egin izana eta ingeleseko B2 maila izatea.

http://www.elduaien.com/eu/web/novedades/ficha/55/ingeles-profesionala-nazioarteko-salerosketan-ikastaroa