Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • @Elduaien. Garatuko “language for english teachers” ikastaroa elduaienek eskainiko du

@Elduaien. Garatuko “language for english teachers” ikastaroa elduaienek eskainiko du

2013/07/23

IrakasleenEtengabeko Hobekuntzarako planaren barnean Elduaienek Garatu programan parte hartuko du berriz ere, 2013/2014 ikasturtean ikastaro bat eskainiz

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak GARATU 2013/2014 osatzeko deialdia argitaratu berri du, hau da, datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia argitaratu du.

2012/2013 ikasturtean Elduaienek  lehen aldiz eskaini zituen programa honen barnean ikastaroak “Methodology of teaching English” ikastaroa antolatuz eta irakasleen artean izandako harrera oso ona izan zen.

Datorren ikastaroan, 2013/2014koa, Hezkuntza Sailak eskainitako diru laguntzaren bidez antolatzen diren  ikastaroetako bat izango da Elduaien Hizkuntza Eskolan, “Language for English teachers” hain zuzen ere.

Ikastaroak 75 orduko iraupena izango du eta bertan, hizkuntzaren berezitasunez gain, klaseko testuinguruan ingelesaren irakaskuntzan metodologia eta baliabideen inguruko gakoak emango dira.

http://www.elduaien.com/eu/web/novedades/ficha/32/garatuko-language-for-english-teachers-ikastaroa-elduaienek-eskainiko-du