Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • @Elhuyarhiztegia Diariovasco.com saria jaso du Elhuyar Hiztegien webguneak, eta ZT hiztegiaren aplikazioa finalista da ”Gipuzkoa APPs” lehiaketan

@Elhuyarhiztegia Diariovasco.com saria jaso du Elhuyar Hiztegien webguneak, eta ZT hiztegiaren aplikazioa finalista da ”Gipuzkoa APPs” lehiaketan

2013/12/19

Berriki Diariovasco.com sariak banatu dira Irunen, eta Elhuyar Hiztegien webguneak Euskararen erabilera sustatzen duen webgune onenaren saria jaso du

Kategoria horretan, Elhuyar Hiztegiak webgunearekin batera finalista izan dira “Ahozko hizkuntza lantzeko txartelak” eta “Ordizia euskaraz” webguneak.

Azkenean, ordea, epaimahaiak hiztegiak.elhuyar.org webguneak hizkuntzaren normalizazioari egindako ekarpena baloratu zuen. Antton Gurrutxagak, Elhuyar Hiztegiaren laugarren edizioaren zuzendari teknikoak, Arantza Manterola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko presidentearen eskutik jaso zuen saria.

http://premios.diariovasco.com/