Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

@Elhuyarhz Hiztegi Automatikoak atariaren aurkezpena

2013/06/10

Elhuyarrek sortu eta gizartearen eskura jarri duen Hiztegi Automatikoak atariaren aurkezpena ekainaren 18an egingo dugu, goizeko 11:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta kalea, 9)

Elhuyarrek automatikoki sortutako bost hiztegi biltzen dituen atari bat sortu du, Hiztegi Automatikoak izenekoa, eta erabiltzaileentzat eskuragarri jarri du. Hiztegi horiek alemaniera, hindi, arabiera, txinera eta swahiliarekin lotzen dute euskara, hizkuntza-teknologiak baliatuta. Kasu guztietan, ingelesa erabili da zubi gisa, hizkuntza-bikote horiek elkarrekin erlazionatzeko. Horrela, euskara munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzekin lotzea lortu da, eta orain arte existitzen ez ziren zenbait hiztegi elebidun sortu dira, euskara eta hizkuntza horien artean.

Aurkezpenean, Josu Aztiria Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko arduradunak eta Iker Manterola Elhuyarreko I+G unitateko ikertzaileak eta proiektu honetako arduradunak parte hartuko dute.

Etortzekoa bazara, baieztatzea eskertuko genizuke, 943 36 30 40 telefonora deituz (Rakel López) edota r.lopez@elhuyar.com helbidera mezu bat igorriz.

http://elhuyarfundazioa.createsend1.com/t/ViewEmail/r/2E1B6233AE7064B22540EF23F30FEDED/E009077AE0849D22419C69E1CEBE89F9