Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Euskara aro digitalean liburu zuria argitaratu du META-NET Bikaintasun Sareak

Euskara aro digitalean liburu zuria argitaratu du META-NET Bikaintasun Sareak

2012/09/24

Liburuak euskararako hizkuntza-teknologien egoera aurkezten du, eta Europako 30 hizkuntzatarako eskuragarri dauden baliabide linguistikoak eta teknologiak aztertzen dituen bilduma baten barruan argitaratu da.

Europako Batzordeak sortutako META-NET Bikaintasun Sareak bultzatu du azterketa hori.

META-NET 34 herrialdetako 60 ikerketa-zentrok osatuta dago, eta elkarlanean ari da enpresa-munduko, administrazio publikoko, ikerketa-alorreko, alor pribatuko, komunitate linguistikoko eta Europako zenbait unibertsitatetako kideekin.

Elhuyarrrek, EHU/UPV-k, Eusko Jaurlaritzak eta IKER-ek parte hartu dute liburu honetan.

http://www.meta-net.eu/whitepapers/volumes/basque