Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Euskara erabiltzeko tresna lagungarriak aritu.eu webgunean

Euskara erabiltzeko tresna lagungarriak aritu.eu webgunean

2011/03/17

Artez Euskara Zerbitzuak garatu du www.aritu.eu webgunea, hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko dituen webgunea.

Euskararen erabilera areagotzea du helburu aritu.eu webguneak. Horretarako, esaterako, komunikazio-estrategiak eta trebetasun sozialak landuz. Egunero bizi ditugun egoerak dira gogoetagai:

  • Nola jokatu euskaldunen arteko bilera batean euskara hitz egiten ez duen norbait dagoenean?
  • Nola jo ezagutzen ez duzun pertsona batengana?
  • Nola saihestu aurreiritziak?

Egoera edozein dela ere, erabilera modu naturalean garatzen lagundu nahi du aritu.eu webguneak. Urtebeteko lanaren emaitza da, eta lantalde zabalak jardun du berau garatzen; besteak beste, psikologoak, euskara teknikariak, diseinatzaileak eta informatikariak.

Langune Elkarteko kide den Artez Euskara Zerbitzuak euskararekin eta euskararen erabilerarekin lotutako zerbitzu anitzak eskaintzen ditu: euskararen erabileran jardunbide egokia, ziurtagiria eskuratzeko aholkularitza edota itzulpen zerbitzua. Horrez gain, euskarazko papergintza-produktuak diseinatu eta saltzen ditu.