Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

Hizkuntzen teknologia

Elhuyar hiztegia elcorreo.com 2012 sarietan irabazle

2012/04/04

Atzo iluntzean egindako sari-banaketan Elhuyar Hiztegiaren mugikorretarako aplikazioari eman zioten El Correo.com 2012 saria, mugikorretarako aplikazio onenari kategorian, hain zuzen ere. Zorionak lantaldeari eta Elhuyar hiztegiak erabiltzen dituztenei, edozein formatutan ere.

BerbaTek: hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologiak praktikan

2012/02/07

Hiru urteko proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur Elhuyar Fundazioaren egoitzan egindako prentsaurrekoan

VICOMTECH: Metaverse1 proiektuak bigarren saria lortu du 2011 ITEA2 Outstanding Achievement Awardean

2011/12/27

Metaverse1 proiektuak bigarren saria lortu du Helsinkin 2011 ITEA2 Outstanding Achievement Award / Artemis co-summitean, proiektua aurkeztu ondoren. 15 hautagai aurkeztu ziren sari honetara.

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra

2011/05/23

Hizkuntza ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzeko helburua du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) Master ofizialak.

Elhuyar Fundazioa eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko hitzarmena hizkuntzen industriarako ikerketa-gunea sortzea aztertzeko

2011/04/20

Elhuyar Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute hizkuntzen industriarako ikerketa-gune bat sortzeko bideragarritasuna aztertuko duen proiektu batean lankidetzan aritzeko.

Itzulpengintzaren automatizazioaz eta berrikuntzaz mintegia

2011/03/02

TAUS erakundeak, Elekaren eta Languneren laguntzarekin, itzulpengintzaren automatizazioaz eta berrikuntzaz mintegi bat antolatu du datorren maiatzaren 10ean Donostiako Miramon parke teknologikoan.

Umap euskaraz, logotipoa

Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea

2010/10/22

Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea garatu du CodeSyntax enpresak.

Atal honetako beste gauzak

Collection Itzulpengintza automatiko neuronala
Ikerketa-jardunaldi irekia Kyunghyun Cho adituarekin