Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

Itzulpengintza

CODESYNTAX: Eibarko Udalaren webgune berria

2012/03/08

Urte berriarekin batera inauguratu zen Eibarko Udalaren webgune berria. Diseinu freskoa, herritarrek egin ditzaketen zerbitzuen katalogo osoa eta bideoak ditu berritasun bezala webguneak.

EIZIE: Aitarekin bidaian Senez aldizkarian

2012/03/01

HIKA konpainiaren antzerki lagin bat ekarri dugu oraingoan Senez aldizkariaren 42. zenbakira; hain zuzen ere, EIZIEk 2011ko udazkenean antolaturiko Idazlea itzultzaileen lantegian saioaren emaitza: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Aitarekin bidaian antzezlanaren libretotik harturiko lagin bat sei hizkuntzatan (euskaraz, polonieraz, alemanez, gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez).

Rec Grabaketa Estudioa: Goya Sariak

2012/02/23

“AITA ZOMBIA NAIZ” animaziozko filmak, non euskerako bertsioaren bikoizketa REC GRABAKETA ESTUDIOAn egin den, Goya sarietarako Pelikula onenaren hautagaia lortu du.

Maramara taldea: Urtarrilaren 9an berritu genuen ISO 9001:2008 /UNE 15038: 2006 ziurtagiria

2012/02/20

Etengabe hobetzeko filosofiari eutsiz, urtarrilaren 9an berritu genuen ISO 9001:2008 /UNE 15038: 2006 ziurtagiria, TUV Rheinland enpresaren bidez.

EIZIE: Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena

2012/01/10

EIZIEren ItzuL posta-zerrendan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun Legeen izenez artikuluan.

Itzulpenaren teoria garaikidea - 2011

2011/11/26

Azken hamarkadetako itzulpenaren teoria eraginkorrenak aurkeztu eta itzulpen-errealitatearen hausnarketa kritikoa egiteko kontzeptuak lantzea eta zorroztea. Ahalegin berezia egingo da ikuspegi teorikoa gure euskal errealitateko adibideekin lotzeko.

Wordfast Classic eta +Tools aurreratua eta Wordfast Pro - 2011

2011/10/10

Itzulpen memorietan oinarritutako Wordfast Classic eta +Tools sakontzea eta Wordfast Pro-rako sarrera.

EIZIE - Idazlea itzultzaileen lantegian 2011

2011/09/29

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk.

Eskura dago UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren plugin berria

2011/09/27

Hiztegiaren edukia eguneratu egin da eta plugina MS Word eta LibreOffice/OpenOffice-rako prestatu da

EIZIE - Aldibereko interpretazio praktikak (es - eu - es) / 2011

2011/09/16

Inoiz aldibereko interpretazioan jardun dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.

Eleka enpresak garatutako Wordfast ikastaroa Interneten

2011/09/16

Wordfast Academy OLI tresnak ezagutzeko autoikaskuntza plataforma berria da eta proiektu horren irteera-eskaintza gisa "Wordfast Classic 5 - hastapenak" ikastaroa proposatu du Elekak.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak Europako goimailako ikasleen eta hezkuntza arloko langileen mugikortasuna sustatzeko lanetan parte hartuko du

2011/07/23

Bologna Itzulpen Zerbitzua Europako proiektu bat da, eta helburua du itzulpen automatikoko zerbitzua eskaintzea goi-mailako irakaskuntzako erakundeek beren ikasketa-programak ingelesera itzuli ahal izateko.

OmegaT aplikazioari buruzko ikastaroa

2011/04/05

Ordenagailuz lagundutako itzulpenentzako aplikazioa da OmegaT. Miramon Enpresa Digitalak antolatuta aplikazio inguruko ikastaroa egingo dute apirilaren 7 eta 8an. Leku guztiak beteta daude dagoeneko.

Itzulpen-zerbitzuetarako UNE kalitate-ziurtagiria eskuratu du Elhuyar Fundazioak

2011/03/02

AENORek itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 ziurtagiria lortzeko azterketa egin du Elhuyar Fundazioko Hizkuntza zerbitzuak sailean, eta kalitateko ziurtagiri batek behar dituen zorroztasun-parametroak gainditu ditu.

META-NET sarea. Hurrengo Mintegia: Challenges for Multilingual Europe

2011/01/29

META-NET sarea Europan sortutako bikaintasun-sarea da, Eleaniztasunaren inguruko agente teknologikoak bilduz.

Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat sortu dute

2010/11/22

Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat da WikiBhasha, Microsoft Researchek garatua.

Itzultzaile-ikasketak unibertsitate gehiagok eskaintzea nahi du Europako Batzordeak

2010/11/15

Bultzada berria eman du Europako Batzordeak Europako unibertsitate gehiagok eskain ditzaten kalitate handiko ikasketak itzultzaile moduan jardun nahi duten ikasleentzat.

Idazlea itzultzaileen lantegian - 2010

2010/09/20

Aurten ere itzultzaileen lantegia antolatu du EIZIE elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz.