Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

KSI BERRITZAILE PROGRAMAREN 2018ko EDIZIOA ABIAN DA

2018/03/06

KSI BERRITZAILE 2018 programaren deialdia dagoeneko irekita dago, aurten ere Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen egitasmoaren bigarren edizioa hain zuzen. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza eta transferentzia teknologikoa, Tecnalia eta Vicomtechen eskutik; antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza, Euskalitek bultzatuta; eta enpresen finantza-gaikuntza Elkargiren eskutik.

HURRENGO DATA GARRANTZITSUAK:

1.       Martxoak 5. Aurkezteko epea irekitzen da

2.       Martxoak 14.  Programaren inguruan dudak erantzuteko ekitaldia EIKENen egoitzan (Uribitarte Pasealekua 3, 3, Bilbo) Tecnalia, Euskalit eta Elkargirekin. Izena emateko egin klik hemen.

3.       Martxoak 21. Ekitaldia Vicomtech-en haien kasuak eta deialdia aurkezteko. 

·         1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia teknologikoa

Transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI) da honen helburua. Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

Helburua

Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:

- Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.

- Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.

- Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.

Gainera, haien ateak irekiko dituzte hurrengo datetan:

03/07: Tecnalia (Miñano); 14/03: Tecnalia (Derio); Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.

03/09 (goizez): Vicomtech (Donostia); 04/09 (arratsaldez): Vicomtech (Donostia); 04/18 (arratsaldez): Vicomtech (Donostia)

Proposamenak aurkezteko epea martxoak 5etik apirilak 27rarte izango da.

·         2. Ardatza- Antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza

Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen. Eginkizun horretan EUSKALIT-en laguntza izango dute.

Helburua

BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:

1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA

2. FASEA- KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA

Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 5etik apirilaren 6ra artekoa izango da, 21ak arte.

·         3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza

Kultura eta Sormen Industriek, beren finantza-gaikuntzarako, ELKARGIren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.

Helburua

Kultura eta Sormen Industrien euskal enpresek, beren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren prozesuak diagnostikatu eta hobetzeko tresna bat eskura izatea.

Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 5etik apirilaren 6ra artekoa izango da.

Informazio guztia orrialde honetan aurkitu dezakezue:

http://www.ksiberritzaile.eus/