Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • kxo!, Elhuyarren aplikazioa smartphoneen bidez euskara ikasteko

kxo!, Elhuyarren aplikazioa smartphoneen bidez euskara ikasteko

2012/07/02

Gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskaraz ikasteko aplikazioa. Aplikazioaren edukia Moblang europar ikerketa-proiektuaren ondorioetatik hartua da (Moblang Basic Language Courses by Moblang Project).

Elhuyarrek euskara ikasteko smartphoneetarako aplikazio bat garatu du, eta gaur goizean aurkeztu du Koldo Mitxelena Kulturgunean, Donostian. kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazio bat da, eta haren bidez gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskara ikasi ahalko du erabiltzaileak.

Aplikazio honek euskararako lehen hurbiltze bat izan nahi du, eta haren helburua da euskaraz ezer ez dakienari edo euskara apur bat baino ez dakienari ohiko egoeretan euskaraz komunikatzeko tresnak eskaintzea. Horretarako, entzuteko ariketak, mintzatzeko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak erabiltzen ditu.

kxo! Aplikazioarekin, erabiltzaileak euskaraz azkar eta erraz ikasi ahalko du bere smartphonean (Android edo iPhone plataformetan). Egokia da euskara ikasten ari den edonorentzat, Euskal Herria bisitatzen duten turistentzat edo kanpoko ikasleentzat.

http://www.elhuyar.org/EU/Prentsa-oharrak/Jadanik-salgai-dago-kxo!-Elhuyarren-aplikazioa-smartphoneen-bidez-euskara-ikasteko