Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Lacunzak lehen "Open Day" eguna antolatuko du: ingeles eta frantsez irakasleentzako doako formazioa

Lacunzak lehen "Open Day" eguna antolatuko du: ingeles eta frantsez irakasleentzako doako formazioa

2017/02/06

Lacunzak lehen "Open Day" eguna antolatuko du: ingeles eta frantsez irakasleentzako doako formazioa

Datorren larunbatean, otsailaren 11n, Lacunzak lehen "Open Day" eguna antolatuko du, hizkuntz-eskola eta heziketa zentro desberdinetako ingeles eta frantsez irakasleei zuzendutako doako formazioa, hain zuzen ere.

Lacunzako eta Pearson argitaletxeko irakasleek guztira 5 saio eskainiko dituzte. Helburua da, esperientziak elkartrukatzea eta irakasleen gaitasunak hobetzeko edukiak eskaintzea.

Izen ematea doakoa izango da hizkuntza irakasleentzat. Otsailaren 8a baino lehen eman behar da izena 943464700 telefono zenbakira deituz.