Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • @plazaberri Hiztegigintza-arloko zuzendaritza berritu du Euskaltzaindiak

@plazaberri Hiztegigintza-arloko zuzendaritza berritu du Euskaltzaindiak

2014/02/19

Euskaltzaindiaren Hiztegia, Adierak eta Adibideak egitasmoaren zuzendaritza berritu duela jakinarazi du Euskaltzaindiak.

2013 arte egitasmo horren zuzendari izan den Ibon Sarasolak zuzendaritza uzteko hartu duen erabakia idatziz berretsi ondoren, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak proposatu eta 2014ko urtarrilaren 31n Bilbon eginiko Osoko bilkurak berretsi du egitasmo horren zuzendaritza berriaren osaera.

Andoni Sagarna euskaltzaina izango da aurrerantzean zuzendari berria. Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokia egitasmoaren zuzendaria da Sagarna, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren Batzorde Ahaldunduko burua izan da. UZEIko lankide eta zuzendaria ere izana da.

UZEIko Lexikografia Saileko eta Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldeko buru den Miriam Urkia izango da egitasmoaren arduraduna.

Jose Antonio Aduriz, urte luzez UZEIren Lexikografia Saileko teknikari eta 2013a arte Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldeko buru izandakoak egitasmo horretako aholkulari-lanetan jardungo du.

Zuzendaritza berriaren ardurapean arituko dira orain arteko lantaldeko teknikariak (Elizabet Kruzeta, Ainhoa Otamendi, Ane Loidi eta Gabriel Fraile).