Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2018/11/09 Artikulu onenaren saria CoNLL2018 biltzarrean
Lehengo astean CoNLL 2018 biltzar zientifikoko artikulu onenaren saria  eman zieten Mikel Artetxe, Gorka Labaka, Iñigo Lopez-Gazpio, eta Eneko Agirre ixakideei. “Hizkuntza-ikasketa konputazionala” da  CoNLL biltzarreko ikergaia (22nd Conference on Computational Natural Language Learning, CoNLL 2018). Saritutako artikuluaren izenburua hau da: “Uncovering Divergent Linguistic Information in Word Embeddings with Lessons for Intrinsic and Extrinsic Evaluation” Euskaraz: […]
2018/11/09 Tesi hoberenaren 2018ko SEPLN saria Aitor Gonzalez Ixakideari
Irailean Aitor Gonzalez Agirre ixakide ohiak SEPLN elkarteko saria jaso du. Tesi hoberenarentzako 2018ko saria eman zioten SEPLN biltzarrean. Zorionak Aitor eta zorionak zuzendariei (Eneko Agirre eta German Rigau). Tesia 2017ko uztailaren 7an defendatu zuen: “Computational Models for Semantic Textual Similarity”Hau da: “Testu-antzekotasun semantikorako eredu konputazionalak”. Zuzendariak Eneko Agirre eta German Rigau izan ziren. Zorionak […]
2018/11/08 Hitzaldia: Sare neuronalak eta Linguistika. (M. Hulden, 2018-11-08)
Mans Houlden Colorado Unibertsitateko irakasle euskalduna aste honetan Donostian dago Masterreko eskolak direla eta Gaur, ostegunean, 12:00etan hitzaldi bat ere emango du Ada Lovelace aretoan.: Neural Networks and Linguistics. Talking Past Each Other? (M. Hulden)  
2018/10/22 Mintegia: BIM proiektua, sintaktikoki etiketatutako corpus historiko bat osatzea (A. Estarrona, 2018-10-22)
  Noiz: Urriaren 22an, 15:00etan. Non: Informatika Fakultateko 3. 2 gelan. Hizlaria: Ainara Estarrona Izenburua: BIM proiektua. Laburpena: BIM proiektua (Basque in the making) martxan da. Baionako IKER taldearekin batera aurrera eraman behar dugun proiektua da eta hauxe du helburu nagusia: Sintaktikoki etiketatutako corpus historiko bat osatzea. Non gauden une honetan? Zein diren etorkizun hurbilean […]
2018/10/12 Ixa Taldea Arantzazuko Biltzarrean (2018-10-04)
Joan den astean, Xabier Artola Zubillaga taldekideak hitzaldia eman zuen Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean (Arantzazutik mundu zabalera), Arantzazun. Hitzaldia Euskaltzaindiaren eskariz prestatu genuen, eta biltzarreko “Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean” izeneko saioan aurkeztu zuen Xabierrek, honako izenburu honekin: “Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak”. Hizkuntzaren eta teknologiaren arteko bidegurutzeari buruzko hausnarketa txiki […]
2018/10/11 Eneko eta Oier Madrileko LaBDA taldearen mintegian (2018-10-03)
Eneko Agirre eta Oier Lopez de Lacalle Ixa-kideek “Traducción Automática no supervisada” ikastaroa eman dute Madrilen urriaren 3an. “Cross-linguality and machine translation without bilingual data” mintegiaren barruan kokatuta dago ikastaroa, Antolatzailea Grupo LaBDA taldea izan da  (Instituto Mixto UC3M Santander Big Data Financiero)  
2018/10/11 Ikasketa Sakona Testuen Prozesaketarako ikastaroa UC3M fundazioan (2018-10-04)
Eneko Agirre eta Oier Lopez de Lacallek, Madrileko Carlos III unibertsitateko fundazioaren eskutik antolatuta, testuen prozesamendurako baliagarriak diren ikasketa sakoneko (deep learning, ingelesez) tekniken ikastaroa eman dute: Aprendizaje profundo y procesamiento de texto. Ikastaroa EHU-UPVn ematen duten Erasmus Mundus LCT eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP-LAP) masterretan eskaintzen duten kurtsoan oinarritu da. Madrilen emandakoa 20 […]
2018/10/02 Euskara eta hizkuntza-teknologiak: egungo egoera eta zenbait proposamen (Eusko Legebiltzarra, 2018-04-16)
  Pasa den apirilaren 16an, Ixa Taldeko Iñaki Alegriak eta Xabier Artolak agerraldia egin zuten EAEko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen aurrean, “Euskara eta hizkuntza-teknologiak: egungo egoera eta zenbait proposamen” izenburupean. Hona hemen duela aste batzuk publiko egin den agerraldi horren bideoa: https://ehutb.ehu.eus/video/5bb211cdf82b2b862d8b46a2 Legebiltzarkideen parte-hartzeak ere ikusi nahi izanez gero, jo zuzenean Legebiltzarreko dokumentazio-atarira: […]
2018/09/22 HAP/LAP masterreko tesiak (2018-09-25)
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua HAP-LAP masterrean sei master-tesi aurkeztuko dira asteartean, irailak 25. Ekainean beste lau master-tesi aurkeztu ziren. 15:00 Multilingual Word Embeddings and Their Utility In Cross‐lingual Learning Ikaslea/Student: Kulmizev, Artur Zuzendariak/Supervisors: Eneko Agirre, Gertjan Van Noord 15:45 Neural … Jarraitu irakurtzen →
2018/09/14 Europako parlamentuak onartu du txostena: Hizkuntzen Berdintasuna Era Digitalean (2018-09-11)
Baliabide gutxiko hizkuntzentzat lagungarri izan daitekeen txosten bat onartu du Europako Parlamentuak asteartean: Hizkuntzen berdintasuna garai digitalean (Language Equality in the Digital Age) Galeseko Jill Evans parlamentariaren iniziatiba izan da. Botazioa gehiengo handiz irabazi zuen txostenak: 592 parlamentarik alde, 45ek … Jarraitu irakurtzen →
2018/09/09 Informatika eta formazio transbertsala (M. Oronoz, GAUR8, 2018-09-08)
Informatikak lagun “transbertsal” asko ditu: hizkuntzalaritza, filologia, itzulpengintza, matematika, zuzenbidea, osasungintza, irakaskuntza, aisialdia, bideo-jokoak, industria4.0… Horrela idatzi du Maite Oronoz Ixakideak GAUR8 aldizkariko “Informatika eta formazio transbertsala” artikulua. Horra artikulu pasarte bat: “Zeharkako trebakuntzarekin lotura duen adibide bat ikusi dugu … Jarraitu irakurtzen →
2018/07/18 Zenbat hitz desberdin ezagutzen ditu Xuxen 5.1-ek?
EDBL datu-base lexikaletik ateratzen du Xuxenek euskarazko hitzen berri. Eta zenbat hitz jaso dira hortik 2018ko Xuxen 5.1 azken bertsioan? Hau da, zenbat hitz daude euskaraz? (formalki: zenbat lema eta morfema?) Gaur egun guztira 125.074 sarrera daude EDBL datu-basean. Honela … Jarraitu irakurtzen →
2018/07/17 HAP/LAP masterreko tesiak (2018-06-26)
Ekainean lau master tesi aurkeztu dira Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterrean 15:00 Noisy Speech Recognition using Kaldi and Neural Architectures (Hizketa zaratatsuaren ezagutza Kaldi eta Neurona- arkitekturak erabilita) Ikaslea/Student: Ander González Docasal Zuzendariak/Supervisors: Vassilis Tsiaras, George P. Kafentzis, Yannis Stylianou … Jarraitu irakurtzen →
2018/07/09 Informatika Fakultateko HP hautazko ikasgaia. Lan praktiko batzuk (2018)
Informatika Fakultateko Hizkuntzaren Prozesamendua ikasgaian bi lan praktiko egiten ditu ikasleak.Lehenengoa Wikipediarekin eta bigarrena aplikazio praktiko bat da. Lehenengo praktikan Hizkuntza-Teknologiako aplikazio mota bat aztertzen du: Zeintzuk dira produktu erabilienak gaur egun?  Zein hizkuntzatarako? Zein da aplikazio horien oinarri informatikoa? … Jarraitu irakurtzen →
2018/07/03 Xuxen5.1 (gure zuzentzailearen bertsio berria)
Xuxen 5.1, zuzentzailearen bertsio berria, kaleratu duguElhuyar-ekin bi berrikuntzarekin: Word 2016rekin bateragarria da eta Euskaltzaindia eta Elhuyar hiztegietako azken hizkuntza-irizpide aldaketak txertatzea. Zuzentzailea programa hauetan erabil daiteke: Word, Power Point, Outlook, LibreOffice, OpenOffice, nabigatzaileekin (Firefox, Chrome eta Internet Explorer), Adobe InDesign eta … Jarraitu irakurtzen →
2018/06/19 Hitzaldia: Kareliera, nola ikertu gertuko hizkuntzen arteko aldaketak (I. Moshnikov, 2018-06-19)
Noiz: asteartean, ekainak 19, 15:00etan Non: 3.2 gelan. Hizlaria: Ilia Moshnikov ,  Karelian Institute (Joensuu) Izenburua:  Kareliera hizkuntzaren aldakuntzak // Variants of the active past participle in the Border Karelian dialects: how to study variation between closely related  languages? Laburpena: … Jarraitu irakurtzen →
2018/06/13 ‘Gramatika sinesgaitza denean’, Linda Wiechetek-en tesia eta agurra
Linda Wiechetek, Norvegiako Tromsø-ko Unibertsitateko ikerlariak tesia defendatu du maiatzean, Ixa taldean oso ondo ezagutzen dugu, 2010ean gurean egin zuen egonaldi bat eta geroago ere harremanetan ibili gara murriztapen-gramatikak eta aditz-azpikategorizazioa direla-eta, eta horren erabilera itzulpen automatikoan, transferentzia lexikalean eta … Jarraitu irakurtzen →
2018/05/29 CORPUS HISTORIKOEN PROZESAKETA (Jardunaldi irekia, 2018-06-11)
Corpus historikoak biltzea, etiketatzea, aztertzea eta kontsultagarri jartzea nahitaezkoa da hizkuntzaren eta kulturaren eboluzioa modu kuantitatiboan ikertu ahal izatea. Hizkuntzalaritza, historia eta teknologia arloen arteko lankidetza beharrezkoa da aipatutako prozesuak arrakastatsuak izango badira. Nazioartean hainbat proiektu ari dira egiten ildo … Jarraitu irakurtzen →
2018/03/27 Mintegia: Itzulpen automatikoko proiektuak, TADEEP eta MODELA (Gorka Labaka, 2018-03-27)
Noiz: asteartean, martxoak 27, 15:00etan Non: 3.2 gelan. Hizlaria: Gorka Labaka Izenburua:  Itzulpen automatikoko proiektuak, TADEEP eta MODELA Laburpena: Mintegi honetan, azken urtean martxan izan ditugun itzulpen automatikoari buruz izandako proiektuetan (Tadeep eta Modela) egindako lanen berri emango da. Bi … Jarraitu irakurtzen →
2018/03/15 Minority SafePack: Sinatu zenuen?
Europa mailako FUEN elkarteak (Europar Nazionalitateen Batasun Federala) milioi bat sinadura lortu nahi ditu, Europako erakundeei kultura eta hizkuntza gutxituak babesteko lege bat lortu nahi du. ‘Minority SafePack‘ kanpainan gutxienez zazpi estatukoak diren milioi bat sinadura lortu behar dira, gero … Jarraitu irakurtzen →