Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2016/12/27 Lekutzea ez da kokatzea, urruntzea baizik
EITB1en eguerdiko Gaur egun albistegian entzun dut Errementari filma Agorregin dagoela "lekutua". Lekutu aditza, Orotariko Euskal Hiztegiak esaten digunez, lapurtera eta nafarrerako hitza da eta urrundu, alde egin, ihes egin adierak ditu; ez, ordea, kokatu adiera. Euskaltzaindiaren Hiztegiak sarrera hau eskaini dio: lekutu , leku/lekutu, lekutzen da / du ad.
2016/12/27 Gehikuntzazko fabrikazioaren hastapenak
Iturria: Ian GIBSON, David ROSEN, Brent STUCKER. Additive Manufacturing Technologies Liburu benetan interesgarria. 2. argitaraldia 2015 Zer da gehikuntzazko fabrikazioa? 3D inprimaketa edo gehikuntzazko fabrikazioa deritzo, ordenagailu baten kontrolpean, ondoz ondoko material geruzak metatuz, hiru dimentsioko objektuak ekoizteko prozesuari. Ordenagailuz lagunduriko diseinu (CAD) sistema batez eredu digital bat sortzetik hasten da prozesua.
2016/12/23 Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.
Euskaltzaindia ren Hiztegiraino Akademiak egin d ituen urratsak ezagutu nahi badituzu egin klik hemen Euskaltzaindiak, 2016an, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren paperezko bigarren argitaraldiarekin batera, hiztegia Internet bidez kontsultatzeko aukera jarri du, honako helbide honetan: Euskaltzaindiaren Hiztegia . Hor bi motatako bilaketak egin daitezke: bilaketa arruntak eta bilaketa aurreratuak.
2016/12/16 German Rigau hizlari TEXT MINING IN POLICY MAKING konferentzian
Pasa den astelehenean German Rigau Ixakidea hizlari inbitatua izan da Europako Batzordeak antolatu duen TEXT MINING IN POLICY MAKING konferentzian. Bertan aurkeztu dira testu-meatzaritzako hainbat arrakasta-kasu eta aprobetxatu egin da Batzordeak arlo horretaz sortu berri duen zentroa (JRC competence centre … Jarraitu irakurtzen →
2016/12/11 IXA taldearen ekarpenak COLING 2016 kongresuan (Osaka, abendua, 11-17)
COLING kongresua oso garrantzitsua da linguistika konputazionaleko ikerketa-arloan. 2016ko bilkura Japonian Osakan egiten ari da egun hauetan, abenduaren 11tik 17ra. Hauek dira IXA Taldeak aurkeztuko dituen lanak: Machine Learning for Metrical Analysis of English Poetry Manex Agirrezabal, Inaki Alegria and … Jarraitu irakurtzen →
2016/12/09 Irudien bidez entrena daiteke hizketa ezagutzeko sistema bat
Iturria: MITNews Hizketa ezagutzeko sistemek, hala nola sakelako telefonoetan hizketa testu bihurtzen dutenek, gehienetan ikaskuntza automatikoan oinarritzen dira. Ordenagailu batek milaka eta are milioika audio-fitxategi beren transkripzioekin arakatzen ditu eta ikasten du zer ezaugarri akustiko dagokion zer hitz idatziri. Alabaina, grabazioak transkribatzea garestia da eta denbora asko behar du.
2016/12/09 QTLeap proiektuaren emaitzak: itzulpen automatikotik Txatbot teknologia laguntzen
Campusa aldizkarian artikulu bat atera dute QTLeap proiektuaz. Ixa taldeak azken hiru urteetan ibili da Europako proiektu horretan eta emaitza probetxagarriak sortu dira bertan. Hona hemen artikuluko testua: Web guneetatik app-etara egin genuen salto, eta orain app-etatik txatbot adimentsuetara pasatzen … Jarraitu irakurtzen →
2016/12/06 Alemaniako hegazkingintza-industriak automatizazio-kanpaina bati ekin dio
Iturria: MaschinenMarkt Kanpainaren barruan sartuko dira prozesu berezietarako makinetatik hasi eta robot unibertsal mugikorretaraino. Azaroaren bukaeran, Fraunhofer IFAMeko zientzialariek eta haiekin lankidetzan jardun duten partaideek garatu duten fresatzeko sistema adimenduna aurkeztu zuten . Orain arte erabiltzen ziren portikoko fresatzeko makina garestiek ez zuten aukerarik ematen laster kali bratu eta prozesatze ko .
2016/12/02 Uxoa-rentzat #txiotesia3 sari bat
Uxoa Iñurrieta Ixakideak irabazi du #txiotesia3 txapelketako sari bat, ekarpen ulergarrienaren saria izan da berea. ZORIONAK! Irakurri behean Uxoaren 6 txioak:  Uxoa Iñurrieta ‏@UxoaInurrieta Nov 22 1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala #txiotesia3 2 Izen+aditz konbinazio batzuk … Jarraitu irakurtzen →
2016/11/28 Google Translate gai da entrenamendurik gabe itzultzeko
Iturria: Google Research blog Azken hamar urteotan , Google Translate hizkuntza gutxi batzuen arteko itzulpenak egitetik 103 hizkuntzaren artekoak egitera iritsi da, eta egunero 140 miliar hitz baino gehiago itzultzen ditu. Aurrerapen hori egin ahal izateko, hainbat sistema garatu eta mantendu behar izan dituzte, hizkuntza-bikote guztien itzulpenak egiteko.
2016/11/25 #txiotesia3. Hizkuntza-teknologia arloko tesiak
Azaroaren 22an Unibertsitatea.net atariak antolatu duen #txiotesia3 ekimenean gutxienez 6 izan dira hizkuntza teknologiaren inguruko tesiak. Guztira 52 ikertzailek parte hartu zuten, aurreko edizioan baino %13 gehiago. Sari banaketa abenduaren 1ean izango da Donostiako Garoa liburu dendan, bertan  unibertsitatea.net atariaren … Jarraitu irakurtzen →
2016/11/24 Errodamenduak gauzen Interneteko gauzak hasi dira izaten
Iturria: http://www.skf.com 2015eko Hannover-eko ferian SKF errodamendu-fabrikatzaileak trenetan eta sorgailu eolikoetan erabiltzen diren errodamenduen osasuna kudeatzeko teknologia berri bat erakutsi zuen. Teknologia horrek errodamenduetan sentsore adimendun batzuk erabiltzen ditu, behar duten energia sortzen dutenak eta seinaleak kablerik gabe igortzen dituztenak, Internet bidez errodamenduaren egoerari buruzko informazioa bidaltzeko.
2016/11/11 Uxoa Iñurrieta barrezka Matxinekin (Wolfram deuna)
Atzo, Uxoa Iñurrietak parte hartu zuen Wolfram deuna 2016 umorezko saioan. Bai, itzultzaile automatikoen esaldiak barregarri xamarrak izaten dira batzuetan. Horrelako adibide batzuekin bere tesi-lanaren motibazioa erakutsi zigun.   Errore horietako batzuk konpontzearren tesian egiten ari dena ikusi nahi baduzu… … Jarraitu irakurtzen →
2016/11/11 Gauzen Internet fabrikazioan
Iturria: internetofbusiness Fabrikazioa aro berri batean sartzen ari da Gauzen Internet aldaketa kualitatiboak eragitera dator sektore guztietan, eta ekonomia aldetik sekulako garrantzia izatera. Fabrikazioan zehazki guztiz eraldatzailea izango da. Gaur egungo bezeroek espero dute erosten dituzten produktuak eta zerbitzuak beren beharretarako egokituak eta denboran zehar hobetu daitezkeenak izatea.
2016/10/18 Adimen artifiziala fabrikazio-prozesuetan sartzen ari da
Adimen artifiziala fabrikazioan Fabrikazioaren automatizazioan aurreratuenak diren enpresak eta adimen artifizialaren arlokoak elkarlanean ari dira adimen artifiziala fabrikazioan sartzeko. Informatika arloko NVIDIA eta robot industrialetan espezializaturiko FANUC horretan ari dira, hain zuzen. FANUCek FIELD (FANUC Intelligent Edge Link and Drive) sistema garatu du. FIELD sistema informatiko bat da, hardwarez eta softwarez osatua, lantegiko sareari hainbat tresna informatiko modu seguruan gehitzea ahalbidetzen duena.
2016/10/06 Hitzaldia: Modernitaterako balio zuen euskarak? (A. Farwell, 2016-10-11)
Jo-ta-fuego gabiltza IXA taldean euskara murgiltzen teknologia berrietan, baina orain dela 100 urte uste zabaldua zen euskara baserrirako eta familiarako bakarrik balio zuela. Horixe izan da Aritz Farwell-en aurten defenditu duen tesiaren gaia. Asteartean laburpen bat eskainiko digu. Gaia: Modernitaterako balio … Jarraitu irakurtzen →
2016/10/04 Big data marketinean (II). Datuen prozesamendua
Prozesua osatzen duten urratsak Lehenengo eginkizuna datuak eskuratzea da. Eskuratzearen barruan datuak aurkitzeko egin beharreko guztia sartzen da: bilatzea, atzitzea, lortzea eta mugitzea. Batzuetan beharko da datuak soiltzea, leku edo denbora jakin bati dagozkionak hautatzeko. Hurrengo jarduera datuen prestakuntza da eta horren barruan lehenbizi datuak aztertzea, zer ezaugarri dituzten ikusteko, hau da, zer informazio daukaten, zer formatu duten eta haien kalitatea zein den.
2016/10/01 Hizkuntza txikien jaia Kolonbiako bakealdian
Hizkuntza txikiak ikusezinak izaten dira gure mundu globalean, baina noizbait aukera izaten da horien berri izateko. Hori izan da orain Kolonbiako bake-prozesuarekin gertatu dena. Gatazkari Bukaera Emateko Akordioa 44  hizkuntzatan, indigenak eta afroak, eskaintzen du Kolonbiako Kultura Ministerioak. Hizkuntza horien … Jarraitu irakurtzen →
2016/09/26 BBCren gomendioak mugikorretarako idazten duten kazetarientzat
Sarerako albisteek estekak eduki behar dituzte, irakurgarriak izan behar dute eta erakargarriak izan behar dute,edozein delarik ere erabiltzaileak aukeratzen duen pantailaren tamaina. Horrek esan nahi du mugikorrerako pentsatu behar direla lehenbizi oinarrizko edukiak eta gero gehitu haiei emendiozko informazioak eta ezaugarriak beste plataformetarako . Zer eragin du horrek kazetarien idazteko eran? Behar diren hitzak justu erabiltzea eta alferrikakoa baztertzea ez da arau orokor txarra.
2016/09/26 HAP/LAP masterreko lau tesiren defentsa
Eguna: irailaren 27a     Lekua: Ada Lovelace aretoa 15:30 Universal Dependencies for Buryat. Egilea: Elena Badmaeva Tutoreak: Koldo Gojenola , Gosse Bouma 16:15 LexSynSimpleText, a lexical and syntactic simplifier: first steps. Egilea: Maria Eguimendia Tutoreak: Arantza Diaz de Ilarraza and Gosse … Jarraitu irakurtzen →