Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2011/06/16 Liburu digitalen prezioari buruzko lege frantsesa
Orain indarrean dagoen liburuaren Lang legeak, 1981ean atera zutenak, liburuaren publikoarentzako salmenta-prezioari mugak ezartzen dizkio, sektorea babesteko eta irakurketa sustatzeko asmoz. Frantzian saltzen den liburu berri batek argitaletxeak ezarritako prezio bakarra izan behar du eta prezio horrek liburuaren azalean inprimaturik agertu behar du. Liburu-dendak, gehienez ere, % 5eko beherapena egin dezake.
2011/06/11 Kontsulta-obrak eguneratzea euskarri digitalean
Eduki hau Sue Polanka-k idatzitako artikulu batetik harturiko ideiez moldatua da. Urtetan, kontsulta-obrak argitaratzen zituzten editorialek inprimaturiko tituluen edizio berriak ateratze zituzten. Bertsio digitalak eguneratzeak eta haietarako sarbidea kontrolatzeak hainbat arazo berri sortzen dituzte: Datu-baseak etengabe eguneratzea Sarean, edizio berriak ateratzea bazterturik geratzen ari da; horren ordez edizioak etengabe eguneratzera jotzen da.
2011/06/09 Liburu-dendaren arrakasta kudeaketan datza
Mike Shatzkin-ek ekainaren 7an argitarturiko artikulutik jasotako ideiak . Liburu-salmentaren gakoa — lehen, orain eta gero, online eta liburu-dendetan, paperezko liburuen kasuan eta digitalenean — kudeaketa da. Nola laguntzen dio libru-dendariak irakurleari eskura dituen irakurgai guztien artean hurrena irakurriko duena aukeratzen? Milioika baitaude. Dendan, kudeaketa hori apaletan zer jarriko den erabakitzen denean hasten da.
2011/06/08 Liburu baten marketin-kanpaina eraginkorra
Hemen aurkezten dudan esperientzia sare sozialak, emendiozko eduki digitalak eta sare bidezko lankidetzak baliatuz, arrakasta izan duen marketin-kanpaina bat da. Jacqui Small Erresuma Batuko argitaletxe bat da. Liburu irudidun ederrak argitaratzen ditu, interiorismo, sukaldaritza, lorezaintza eta beste jarduera batzuei buruzkoak. Argitaletxe horrek, 2011ko otsailean, Mich Turner’s Cake Masterclass titulua argitaratu zuen.
2011/06/06 Zer ari dira egiten argitaletxe handiak aplikazioen arloan?
Hemen aplikazioak esaten dugunean, sakelako telefono aurreratuetan eta tabletetan erabiltzen direnak adierazi nahi ditugu. Apple izan zen lehena, iPhonerako aplikazioak saltzeko denda sarean ireki zuena. Handik laster, sakelako telefonoetarako sistema eragileen beste ekoizle batzuek beren aplikazio-dendak zabaldu zituzten. Gaur egun, hor ditugu Appleren App Store, Googleren Android Market, Amazonen Androiderako Appstore, eta RIMen BlackBerry App World.
2011/06/02 Sentimenduen analisia zertan den
Sentimenduen analisia edo iritzi-meatzaritza deitzen zaio testu-bilduma batean adierazita agertzen den informazio subjektiboaren identifikazioa eta erauzketa egiten duen hizkuntzaren prozesamenduan oinarrituriko sistemari. Gai jakin batez testu horiek idatzi dituztenek dituzten iritziak eta jarrerak ezagutzea da sistema horren xedea. Gaur egun erabiltzaileok eduki-kopuru erraldoiak sareratzen ditugu. Eduki horietan jaulkitzen ditugun iritziak interes handikoak dira enpresa eta erakundeentzat.
2011/06/02 Hizkuntzaren industrien Hungariako clusterra
Zoltan Varju hizkuntza-ingeniari hungariarrak Aftal webgunera igorritako informazioa. Hizkuntza-teknologiaren industria txikia baina bizkorra da Hungarian. Berrikitan, enpresa nagusiek eta ikerketa-institutuek Hizketa- eta Hizkuntza-teknologiaren clusterra sortu dute. Ederra litzateke kide guztiez sakon idaztea, baina artikulu hau luzeegia litzateke. Zentra nadin hiru enpresa desberdin baina oso arrakastatsutan. • Morphologic – Gábor Prószéky irakasle aitzindariak sortua.
2011/05/30 G8ko liderren jarrera jabego intelektualari dagokionez
2011ko maiatzaren 27an ateratako adierazpen batean, munduko liderrek esan dute jabego intelektuala funtsezkoa dela ekonomia digital globalaren aitzinamendurako, eta beharrezkoa dela nazioarte mailako lankidetza, hura babesteko. Honela dio adierazpen horrek: Jabego intelektuala babesteari dagokionez, bereziki copyright-aren, marka erregistratuen, merkataritzako sekretuen eta patenteen kasuan, aitortzen dugu beharrezkoak direla nazio mailako legeak eta betearaztea hobetzeko markoak.
2011/05/30 Alemanian copyright legea aldatzera doaz
Alemaniako kultura-ministro Bernd Neumann-ek copyright legea aldatzeko asmoa dutela esan du berrikitan. Ministroak esan du ezinezkoa dela aro digitalean copyright lizentziapeko lanak libreki erabiltzen uztea, sortzaileen kaltetan, eta Interneteko zerbitzua eskaintzen dutenek izan behar dutela erantzukizunen bat, jabego intelektuala babesteari dagokionez. Neumann-ek esan du ohartarazteko sistemaren bat jartzea komeni dela, eskubideak urratzen ari direnei beren portaera aldatzeko aukera emango diena, legezko neurri zorrotzak jasanarazi aurretik, Frantziako HADOPI legeek ezarritakoaren antzekoa.
2011/05/30 Atro Voutilainen-en hitzaldia. Zuhaitz-bankua finlandierarako.(2011/06/08)
Finlandieraren prozesamendua betidanik izan da erreferentzia sendoa IXA taldearentzat. Horrela, euskararen analizatzaile morfologikoa eta analizatzaile sintaktikoa egin genituenean Finlandian sortutako "bi mailako formalismoarekin" eta "murriztapen-gramatikekin" landu genituen, haien urratsei jarraituz. Zuhaitz-bankuak, edo treebank ere deituak, dira hurrengo urratsa, alegia, sintaktikoki etiketatutako corpusak. Ezinbesteko tresnak dira sintaxia tresna estatistikoekin landu ahal izateko.
2011/05/27 Hitzaldia. Daniele Pighin. Rol semantikoen erabilera itzulpenen kalitatea neurtzerakoan.(2011/05/31)
Lluis Marquezekin UPCn lan egiten duen Daniele Pighin ikerlaria astebeteko bisitan dugu Donostian. Mintegi bat antolatu dugu bere ikerketa-lanaren berri jasotzeko. Gaia: Automatic Projection of Semantic Structures: an Application to Pairwise Translation Ranking (Rol semantikoen erabilera itzulpenen kalitatea neurtzerakoan.) Tokia: 3.2 gelan (batzar-gela ohia) Hizlaria: Daniele Pighin Eguna: Maiatzaren 31 Ordua: 11:30 Izenburua / Title Automatic Projection of Semantic Structures: an Application to Pairwise Translation Ranking (Rol semantikoen erabilera itzulpenen kalitatea neurtzerakoan.) ...
2011/05/24 Claros: arte klasikoaren datu-base semantikoa
2011-05-17an Oxford-eko Unibertsitatean CLAROS (Classical Art Research Online Services) aurkeztu zuten. Datu-base bat da, baina ez edozein datu-base. Edukiz aberatsa da: dagoeneko baditu 2 milioi erregistro eta arte klasikoko irudiak. Hala ere, ezugarririk azpimarragarriena web semantikoari, Linked Data unibertsoari, egiten dion ekarpena da. Linked Data terminoak datu egituratuak amaraunean argitaratzeko eta konektatzeko sistemen multzoa adierazten du.
2011/05/24 Larousse argitaletxeak zenbait kontsulta-obra libreki eta doan erabiltzeko aukera eskaintzen du.
Horien artean " Les journaux de l'année " bilduma. Ale bakoitza urte jakin bati dagokio eta urte horretan Le Monde egunkarian argitaraturiko artikulu hautatu batzuk dauzka. Bildumak 1966tik 2003 arteko tartea hartzen du. Bilaketak gertakarien, artikuluen edo daten arabera egin daitezke. Jarrai daiteke, halaber, gai baten bilakaera, aldi horretan guztian zehar.
2011/05/23 Mike Shatzkin-ek dioena ebooken eta paperezkoen salmenten konparazioez
Mike Shatzkin-ek beti jakinduria handia erakusten du argitalpen-industriaren arazoez mintzo denean. Hona zer dioen bere blogean , ebooken eta paperezko liburuen salmentez egiten diren konparazioak direla eta: Amazonek ebooken salmentak paperezko liburuenen aldean nola doazen esaten duenenan, joan zen astean egin zuen bezala, sagarrak sagarrekin konparatzen ari da.
2011/05/18 Aardvark: lankidetza bidezko bilaketak sare sozialen bitartez
Bi pertsonak edo gehiagok elkarturik gai bati buruz egiten dituzten bilaketei esaten zaie lankidetza bidezko bilaketak. Gaur egun sarean hainbat tresna daude eginkizun horretan laguntzen dutenak. Hona horietako bat: Aardvark Erabiltzaileek kontsultak egiten dizkiote sistemari, dela Aardvark webgunean bertan, dela emailez , dela mezularitza bidez. Aardvark-ek kontsulta identifikatzen du eta, horren arabera, denbora errealeko txat bidez edo posta elektronikoaren bidez, harremanetan jartzen du kontsulta-egilea galdetu duen gaian adituak direnekin.
2011/05/16 Ixa taldea ikasleekin lankidetzan 2011-12 ikasturtean
Ixa taldean informatikako ikasleen bila ari gara, gurekin lankidetzan aritzeko. Momentu honetan 8 ikasle daude gurekin lanpoltsa batekin. Zer eskaintzen dugu: Karrera-bukaerako proiektuak (II, SIIT eta gradua) Lan-poltsak (3. ikasmailatik aurrera), udako lanak (2. mailatik). KBPei edo doktorego-lanei begira bideratu izaten dira gehienetan Lengoaia Naturalaren Prozesamendua hautazko irakasgaia Master Ofiziala 2011-12 ( https://ixa.si.ehu.es/master ) Doktorego-tesia egiteko bekak (22 tesi egin dira taldean)( http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5553/eu/ ) Honelako ikasleak bilatzen ditugu: Iniziatiba eta ikertzeko interesa ...
2011/05/11 Aldaketa digitalak norantz joko duen ez dakigularik, zein da estrategia egokia?
The Bookseller blogean argitaraturiko artikulu bat dakart hona interesgarria delakoan Epe laburrera pentsatu, aldaketa digitalean aurrean egoteko, esan dute argitaratzaileek. Argitaletxeek saihestu egin behar lukete, argitalpen digitalei dagokienez, epe luzeko edozein estrategia, teknologia edo lankidetzari beren buruak lotzea, ezin dutelako zehazki aurreikus zein izango diren datozen bi urtetako garapenak, esan dute gaur Londresen izan den World eReading kongresuan .
2011/05/11 LIHMT-2011 bilkura: Informazio linguistikoa itzulpen automatiko hibridorako.
Ixa taldea eta Bartzelonako TALP zentroa lankidetzan aritzen gara workshop bat antolatzeko itzulpen automatikoari buruz : Using Linguistic Information for Hybrid Machine Translation ( LIHMT-2011 ). Workshop hori Bartzelonan izango da azaroaren 18an, eta artikuluak bidaltzeko epea irailaren 9raino zabaldu da. http://ixa2.si.ehu.es/lihmt2011/ OpenMT-2 proiektuaren barruan egiten ditugun lanak zabaltzea eta kontrastatzea dira gure helburu nagusiak.
2011/05/11 Nazioak asmatzeaz
Joseba Sarrionandiak berrikitan elkarrizketa batean esandako gauza batek: Euskal Herria Espainia bezain asmatua da, eta ez da faltsuagoa. (...) Espainia benetakoa dela adierazteko Euskal Herria asmatua dela esatea, hori bai dela argudio aldrebesa. Brujula ere asmatu egin zen, eta zer, faltsua da ala? 2008ko urtarrilaren 26an Manuel Castells -ek La Vanguardian argitara eman zuen artikulu hau ekarri dit gogora: Inventar naciones
2011/05/09 Hizkuntzen industrian diharduen edonork ezagutu eta erabili beharreko estandarrak
Kalitatea, produktibitatea eta horien ondorioz lehiakortasuna lortu nahi duenak estandarretan oinarritu behar du bere lana. Hori ekonomiaren arlo guztietan gertatzen da. Aspaldi ulertu zuten hori ingeniaritza mekanikoan, esate baterako: 1926an sortu zuten International Federation of the National Standardizing Associations (ISA) erakundea. Hizkuntzen industriako jarduerak askoz berriagoak direnez, ez dago hain aspaldiko tradiziorik estandarren arloan, baina gaurko munduan ezinbestean gai horri heldu beharra dago.