Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2011/01/04 Haurrentzako egunkariek Frantzian sekulako arrakasta dute
Frantzian bada enpresa-talde bat, Play Bac izenekoa, arrakasta handiz haurrentzako egunkariak argitaratzen dituena. Hezkuntzarako materialak oro har argitaratzeko sortu zuten hiru adiskidek 1985ean. 2010ean enpresa-talde horrek 35 milioi euro fakturatu ditu eta 100 langile izan ditu. Helburutzat duten publikoa 0-18 urte artekoa da. 1985ean batxilergorako galdera-erantzunezko joko bat asmatu zuten, Play Bac izenekoa.
2011/01/03 Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez.
Zuzentzaile ortografiko automatikoa tresna lagungarria da zalantzarik gabe. Halako tresna batek aztergai duen aztertzeko unitatea hitz soltea izaten da. Testuen zuzenketa automatiko sakonagoa egin ahal izateko sintaxia ere kontuan hartu behar izaten da, eta halakoetan, esaldi luze-luzeak izan ohi direnez, esaldi horien sintaxia lantzeko esaldia "zati" txikiagoetan banatzea izan ohi da lehen pausoa: sintagmak eta perpausak identifikatzea, alegia.
2010/12/30 Testuliburuen argitaletxeak eta eduki aberatsak
Keith Hampson , irakasle kanadarraren artikulu batetik harturiko zenbait ideia: Testuliburuen industriak hainbat erronka ditu: legeriaren aldaketak, produktuak egokitzeak dakartzan kostu handiagoak, pirateria eta abar. Mehatxurik handiena, hala ere, ordezko produktuak agertzeak dakar – ekonomialarien hizkera erabiliz. Gero eta gehiago, ikastetxeetako irakasleek webean aurkitzen duten dohanikako materialera jotzen dute testuliburuen osagarri gisa, eta batzuetan baita haiek ordezkatzeko ere.
2010/12/29 Espresso Book Machine bat instalatu dute lehenbizikoz Europa kontinentalean
Espresso Book Machine eskatu ahalako inprimaketako makina, liburu bat minutu batzuetan inprimatzen, kolatzen eta azalez hornitzen duena, Europa kontinentalera iritsi da. Ia bi urte igaro dira Londresko Blackwell liburu-dendak horrelako makina bat jarri zuela. Aurten, azaroaren bukaeran, instalatu dute mota horretako makina bat, lehenbizikoz, Amsterdam-eko American Book Center liburu-dendan.
2010/12/28 Argitaletxeak inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira
McGraw-Hill Professional-en presidenteak Mashable-ko artikulu batean esana: "Web bidez norberak argitaratzearen inguruan sortu den zalaparta gorabehera, argitaletxeek are paper garrantzitsuagoa izango dute e-bookaren munduan. Eduki arruntak nonahi daude (eta doan neurri handi batean), beraz kalitate handiko eduki zaindu, editatuek — aditu-talde bat behar dutenek — ordaintzea mereziko dute.
2010/12/16 Ikastaroa: Automaten inplementazio azkarra eta librea (Mans Hulden)
Helsinkiko Unibertsitatetik datorren Mans Hulden ikerlari finlandiarra gurekin egongo da maiatza bitartean. Mans-ek automatekin eta transduktoreekin lan egiten duen Foma tresna garatu du. Foma konpiladore, programazio-lengoaia eta C liburutegi batekin osatuta dago. Formatu berezi batean erregela multzo bat idatziz gero, erregela horiek egoera finituetako transduktore eta autometara itzultzen ditu.
2010/12/15 e-booketatik liburu-jokoetara liburu-aplikazioetan zehar
Ipada agertu zen arte, e-bookak paperezko liburuen bertsio elektroniko hutsak ziren. Hau da, edukia berbera zen eta euskarria zen aldatzen zena. Horrek bazekartzan abantaila batzuk: liburu askorentzat leku gutxi behar izatea, sakelan liburutegi bat eraman ahal izateaedo testuan bilaketak egin ahal izatea. Aliziaren abenturak lurralde miresgarrian ereader batean.
2010/12/02 Argitalpen-industriaren leloa: esperimentatu, ikasi eta egokitu
Azaroaren 30ean, Londresen FutureBook konferentzia izan zen. Iaz izan zuen lehenbiziko edizioa ekitaldi horrek eta aurten bigarrena izan du. Sektoreko 400 pertsona inguru bildu ziren. Hona hemen han azaldu diren ideien laburpena: e-booken hazkundea espero zena baino motelakoa izan da Erresuma Batuan. Une honetan argitalpen-industrian diharduten enpresek, estrategia egokia zehazteaz aparte, aldaketaren kultura landu behar dute etxe barruan.
2010/11/30 Houellebecq kasua. Wikipedia,Creative Commons eta Copyright
Michel Houellebecq Michel Thomas, izengoitiz Michel Houellebecq, idazle frantses ospetsu bat da. 2010. urteko Goncourt saria irabazi zuen, Flamarion argitaletxean 2010eko irailaren 4an argitaratu zuen La Carte et le territoire eleberriagatik.Eleberri horrek Jed Martin artistaren bizitza eta lana deskribatzen ditu. Houellebecq-ek ohikoa du bere eleberrietan kontzeptuez, hiriez, etab.
2010/11/12 Teknologia semantikoa oso gaingiroki
Zertako prestatu dudan idazki hau Gaur egun web semantikoa, bilaketa semantikoak, teknologia semantikoa eta antzekoak hitzetik hortzera aipatzen dira, baina gehienok ez dakigu zehazki ez zer diren eta ez praktikan zertan erabiltzen diren. Panorama hori axaletik bederen argitzea izan da nire helburua. Teknologia semantikoaren xedea Interneten bikaletak egiten ditugunean, jasotzen dugun emaitzen kopurua izugarri handia izaten da beti.
2010/10/27 Europeana-ko Kultura Irekiaren Biltzarra (Amsterdam 2010-urriak-15)
IXA taldea Europeana version 1.0 Europeana v1.0 sareko partaidea denez, erakunde honen lehen kongresura joateko ( Europeana Open Culture Conference ) gonbidatu dute. Amsterdamen izan da, urriaren 15-16an. Europeana-ri buruz aritu ginen blog honetan lehenago ere. Kongresu horretan azaldu ziren hainbat gai interesgarri aipatu nahi ditugu labur hemen: Europeana dela eta, Europako estatuen artean digitalizazio eta metadatuen bidezko katalogazio ahalegin handia egiten ari da.
2010/10/26 Olentzerok jengibrezko galleta ekarriko ote digu?
Jengibrea Zingiber officinale landarearen errizoma da. Besteak beste, sukaldaritzan erabiltzen da; konkretuki galleta eta pastelei zapore berezi bat emateko. Zapore hori duten galletak dira jengibrezko galletak. Halere, ez nator gozogintzaz mintzatzera, Googlek, dirudienez, Eguberritarako aurkeztuko duen berrikuntza batez baizik. Izan ere, Gingerbread deitu dio Googlek Android sistema eragilearen hurrengo bertsioari.
2010/10/25 Pantaila elektrofluidiko berriek kolorea eta bideoa eskain dezakete bateria gutxi kontsumituz
Pantaila elektrofluidiko berriek kolorea eta bideoa eskain dezakete bateria gutxi kontsumituz Orain arte kaleratu diren tinta elektronikozko pantailak zuri-beltzezkoak izan dira eta geldoegiak bideoa erakusteko. Kristal likidozkoek ez dituzte ahulezia horiek, baina bateria agudo ahitzen dute. Cincinnatiko Unibertsitateak eta Gamma Dynamics izeneko enpresa sortu berriak akats horiek ez dituen pantaila mota bat aurkeztu dute.
2010/10/18 Mintegia: Testuinguruaren garrantzia laburpen automatikoan (W. Bosma, 2010-10-22)
Gaia: Contextual salience in query-based summarization Tokia: 2.2 mintegia Hizlaria: Wauter Bosma ( Vrieje Universiteit Amsterdam ) Eguna: Urriaren 22a Ordua: 15:00 Amsterdameko Unibertsitate Libre tik etorri zaigu bisitan Wauter Bosma ikerlaria. Hilebetez ibiliko da gurekin lanean, gu ere partaide garen Kyoto proiektuan lankidea dugu Wauter.
2010/10/02 Europar Batasunaren laguntza-deialdiak hizkuntza-teknologiak eta enpresen internazionalizazioa bultzatzeko
Europako Batzordeak 1980ko eta 1990eko hamarkadetan ahalegin handi samarrak egin zituen itzulpen automatikoa eta itzulpen-memoriak garatzen laguntzeko eta teknologia horiek bere itzulpen-lanetan erabiltzeko. Hortik aurrera motelaldi bat izan du arlo horretan, baina orain berriro gauzak mugitzen ari direla dirudi. Izan ere, beharrak handitu egin baitira: Europar Batasunean beste hamaika hizkuntza ofizial gehiago dira orain eta globalizazioak ere beharrak handitu egin ditu.
2010/10/01 Mintegia: "Accediendo al lexicón mental" (J.A. Duñabeitia, 2010-X-7)
Gaia: Accediendo al lexicón mental Tokia: Fakultateko 3.17 gela (batzar areto ohia) Hizlariak: Jon Andoni Duñabeitia The Basque Center on Cognition, Brain and Language ( BCBL ) Eguna: Urriaren 7a Ordua: 16:00 Laburpena: El acceso al léxico de una palabra escrita es un macro-proceso por el cual un lector identifica en su lexicón mental (diccionario mental) una cadena de letras previamente presentada de modo visual.
2010/09/23 Languages & the Media konferentzia Berlinen
Languages & the Media , bikoizketa, azpititulazio, gaintitulazio, ikusentzunezkoen itzulpen eta audioen deskribapen gaiei buruzko nazioarteko konferentzia, Berlinen izango da 2010eko urriaren 6tik 8ra. "New Media — New Contexts New Translator Profiles?" izenburua izango duen gaiak baliabide irekiak, merkatu irekiak eta gizarte irekiak izango ditu aztergai, banaketa-testuinguru berriak sortzen ari baitira horiek, baita eskakizun berriak ere, lan egiteko moduetan eta langileen prestakuntzan.
2010/09/17 Egunkariak tabletetarako jauzia egiten ari dira
Apple laster iragartzera omen doa egunkarietara harpidetzeko plan berri bat, IPadak eta antzeko tabletek argitaratzaileei irabazpide berri bat eskainiko dietekakoan, paperezko edizioen salmentaren eta publizitatearen bidez lortzen dituzten diru-sarreretan izaten ari diren jaitsieraren aurka duten borrokan. Badirudi Applek bere App Storeren bidez salduko dituen harpidetza guztien %30 eta argitalpenen aplikazioetatik lortuko diren publizitate bidezko diru-sarreren %40 gehienez jasoko duela beretzat.
2010/09/15 PCetarako Blio irailaren 28an dator. Bazen garaia!
2010eko urtarrilean Las Vegas-en Consumer Electronics Show (CES) izan zenez geroztik, Blio noiz kaleratuko zen zain geunden . Handia izan baitzen sortu zuen itxaropena. Geroztik etsipena nagusitzen joana zen. Bazetorrela, bazetorrela, baina ez zen agertzen. Oraingoan badirudi benetan badatorrela. K-NFB Reading Technology, Blio sortu eta garatu duen enpresak gaur bertan iragarri du bere aplikazioa eskuragarri izango dela doan www.blioreader.com webgunean irailaren 28tik aurrera, Windows sistema eragilea erabiltzen duten tresna guztietarako, eta iOS ...
2010/09/15 Adobe ebooken DRMa biguntzera doa
Adobe Content Server 5ek aukera emango du ebook enkriptatuak pasahitzez babesteko. Indarrean dagoen Adobe Content Server 4k aukeran uzten die argitaletxeei beren ebookak enkriptatzeko edo ez enkriptatzeko. Erosleek, berriz, gehienez 12 tresna aukera ditzakete, 6 ordenagailu eta 6 eskuko tresna, ebooken irakurgailuak eta telefono aurreratuak barne, enkriptazioz babesturiko ebookak irakurtzeko.