Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2016/09/26 Big data marketinean (I). Oinarriak.
Big data eta marketina I nformatikan, ohiko datu-baseak kudeatzeko softwarea edo datuak prozesatzeko ohiko aplikazioak erabiliz nekez prozesa daitezkeen datu-multzo erraldoiei esaten zaie big data . Gaur egun uholdeka sortzen dira datuak eta urtean-ur tean izugarri hazten da kopuru hori. Marketinaren ikuspegitik, bezeroekiko harremanetako datuak kudeatzeko gai izanez gero, datu horiek altxor baliotsua dira, baina hortxe dago koska: nola atzeman, analizatu, gorde, transmititu, kontsultatu, hain datu multzo handiak? Dagoeneko enpresa askok erabiltzen ...
2016/09/11 Korronte zuzena vs korronte alternoa atzo eta gaur (II)
Aurreko a rtikuluan elektrizitate-banaketaren historiaren hasieran korronte zuzena ala korronte alternoa eztabaida nola joan zen azal du nuen . Oraingo honetan , berriz, gaur egun kontu hori zertan den agertuko dut. XIX. mendearen bukaeran elektrizitatea erabiltzeko bi sistemen artean izan ziren tirabiren ondoren, korronte alternoa izan da sistema nagusia askogatik, baina oraintxe bertan erabateko nagusitasun hori zalantzan jartzeko arrazoiak daude.
2016/09/10 Korronte zuzena vs korronte alternoa atzo eta gaur (I)
Artikulu honetan elektrizitate-banaketaren historiaren hasieran korronte zuzena ala korronte alternoa eztabaida nola joan zen azaltzen dut. Hurrengo artikuluan, berriz, gaur egun kontu hori zertan den agertuko dut. Thomas Alba Edisonek 1882an New Yorkeko Pearl Street-en eraiki zuen zentral elektrikotik Manhattan-eko 59 bezerori energia elektrikoa banatzeko instalazioa jarri zuenean hasi zen elektrizitatearen banketaren historia.
2016/08/22 iBeacon transmisoreak liburu-dendetan
iBeacon barrualdeetako posizionamendu-sistema bat da. Kanpoaldeetan GPSak duen eginkizunaren antzekoa betetzen du eskala txikian. Kontsumo gutxiko transmisore merkeetan (beacon etan ) oinarrituriko sistema bat da, telefono eta tabletei, hurbil daudenean, informazioa igortzeko xedea duena. Apple etxeak garatua da, bere sistema eragileaz funtzionatzen duten tresnentzat, baina Android sistema duten tresnek ere erabil dezakete.
2016/07/24 Nora Aranberri Innsbruckeko udako ikastaroan irakasle
Nora Aranberri taldekidea, Innsbruck-eko Unibertsitateak inbitatuta, irakaslea izan da Machine Translation for Translators: Taking Advantage of the New Technology workshopean, SummerTrans 2016 udako ikastaroaren barruan. Itzultzaileentzako SummerTrans udako ikastaroa 2004an hasi zen. Aurten uztailaren 11tik 20ra izan da, itzulpenaren kalitatea … Jarraitu irakurtzen →
2016/07/12 Hizkuntzaren balio ekonomikoari buruzko liburu berri bat
Liburuaren egilea, Frieda Steurs andrea, Lovainako Unibertsitateko Anbereseko campuseko Arte Fakultateko irakaslea, Herbehereetako Normalizazio Institutuko terminologiarako arauen batzordearen burua eta TermNeten, nazioarteko terminologia-sarearen, presidentea da. 2016ko udazkenean Nederlanderaren Institutuaren zuzendari berria izango da. Erakunde horrek Nederlanderaren Lexikologia Institutua ordezkatuko du eta bere xedea nederlanderaren corpusak, hiztegiak eta gramatikak sortzea, artxibatzea eta mantentzea da.
2016/07/10 Enpleguak 4.0 industrian
XIX. mendean lurrun-makinak eraldatu zuen industriaren produkzioa, XX.mendearen hasieran elektrizitateak, eta 1970eko hamarkadan automatizazioak . Teknologiaren aurrerapen-uhin horiek ez zuten enplegua orotara murriztu. Fabrikazioan lanpostuak gutxitu baziren ere, lanpostu berriak sortu ziren, eta trebetasun berrien eskaria handitu egin zen. Gaur egun enpleguaren beste eraldaketa bat barrundatzen da, fabrikazio-teknologiaren aurrerapenaren laugarren uhina fabrikaziora iritsi ahala.
2016/07/03 Bosch aitzindari 4.0 Industrian
Iturria: Bosch Presse Robert Bosch Gmbh enpresa alemana dagoeneko 4.0 Industrian murgildurik dago. Aurten Hannover-en izan den ferian Boschek erakutsi du fabrika konektatua dagoeneko errealitate bat dela. Makineria, sentsoreak eta softwarea konbinatzen dira helburu horrekin. Horrek abantaila handiak dakartza balio-katean zehar: produktibitate handiagoa, kalitate-kontrola denbora errealean eta energia aurreztea.
2016/06/25 Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?
Iturri nagusia : The U niversity of British Columbia Galdera horri erantzuten saiatu dira Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Basogintza Saileko Gary Bull eta John Worral doktoreak, ikerlan baten bitartez. Haiek eskainitako informazioa dakarkit hona, batez ere hondakinak eliminatzeko eztabaidetan erabili behar diren arrazoibideen adibide gisa. Galdera horri erantzuteko zehaztu behar da beste zerekin konparatzen dugun.
2016/06/16 Euskal Wikipediaren testu-bertsio bat behar duzu?
Wikipedia oso baliabide interesgarria da hizkuntzaren prozesamendurako. Testu egituratua da eta metadatu asko barneratzen ditu. Baina oinarrizko estatistikak-eta lortu nahi badituzu komenigarria da testu-formatu hutsean edukitzea. Ixa Taldeko zenbait lanetan Euskal Wikipediaren testu bertsio bat lortu behar izan dugu eta … Jarraitu irakurtzen →
2016/06/07 Mintegia: Big Data eta hizkuntza teknologia Trivagon (Min Fang, 2016/06/08)
Izenburua:  Big Data and NLP at Trivago …………….(Big Data eta hizkuntzaren prozesamendua hotelak bilatzeko Trivago aplikazioan) Hizlaria: Min Fang …..2013 – 2015: Master Erasmus Mundus Language and Communication Technologies, summa cum laude …..2015-… :   (Trivago, hotelak bilatzeko aplikazioa) Eguna: ekainaren … Jarraitu irakurtzen →
2016/06/04 Nolakoak izango dira etorkizuneko lanpostuak?
2016/05/27 Webaren asmatzailearen iritzia liburu digitalen etorkizunaz
2016/05/27 Bideoa: HAP/LAP master-tesia (Mikel Artetxe)
Mikel Artetxe-k maiatzaren 17an aurkeztu zuen bere master tesia HAP-LAP Masterrean Lan sakon horretan aztertu du Itzulpen Automatikoa hobetzeko nola txertatu hitzen adierazpen distribuzionala (word embedding) eta ikasketa automatikoa. Orain EHUtb-n ikus dezakezu aurkezpen osoa. Distributional Semantics and Machine Learning … Jarraitu irakurtzen →
2016/05/26 Ekainak 22: Teknologia itzultzailearen lagun. Noiz eta Nola?
Itzulpengintza eta teknologiaren arteko konbergentzia oso azkar gertatzen ari da. Garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Egungo eskaerari erantzun ahal izateko, ordenagailuz lagundutako itzulpenean, softwarearen edota web orrien lokalizazioan trebatutako profesionalak prestatu behar dira. … Jarraitu irakurtzen →
2016/05/25 Itzulpen Automatikoko Europako Elkartean partaide instituzionala da Ixa Taldea
European Association of Machine Translation elkartean hamaikagarren partaide instituzionala izan ginen Ixa Taldea 2012 urteaz geroztik.  IXA Taldearen aipamena berriztu dugu gaur EAMT webgunean, argazkia eta guzti. EAMT elkartearen helburua itzulpengintza automatikoan eta itzulpen-tresnagintzan interesa duten ikertzaile, garatzaile eta erabiltzaileentzako zerbitzuak … Jarraitu irakurtzen →
2016/05/24 14 artikulu Esloveniako LREC bilkuran
Aste honetan Eslovenian LREC bilkura egiten ari da (Language Resources and Evaluation Conference). Hizkuntza-Teknologiarako baliabideak eta ebaluazio-metodoak aztertzen dira bilkura handi honetan. Ez da makala gero, Ixa Taldeko 14 artikulu onartu dizkigute. horietako 3 artikulu Elhuyarreko ikerlariekin batera idatzi ditugu. … Jarraitu irakurtzen →
2016/05/16 Fabrikazio ziberfisikoa. Industriaren egungo erronka
2016/05/12 HAP/LAP masterra Master-tesien defentsak
Eguna : maiatzaren 17a Lekua: Ada Lovelace aretoa 11:00 Adverse Drug Reaction event extraction on Electronic Health Records written in Spanish. Egilea: Sara Santiso González Tutoreak: Alicia Pérez eta Arantza Casillas Epaimahaia: Eva Navas, Montse Maritxalar Arantza Casillas 11:45 Distributional … Jarraitu irakurtzen →
2016/05/05 Hizkuntza-teknologia lagun errefuxiatuen integrazioan
Zertan lagun diezagukete hizkuntza-teknologiek? Zein tresna/baliabide erabil ditzaket errefuxiatuekin komunikatzeko eta laguntzeko? Atari honetan Siriako errefuxiatuekin erabil daitezkeen tresna batzuk proposatzen ditugu. Basque Can language technology be helpful?  Of course!! Which tools can I use to communicate with refugees and … Jarraitu irakurtzen →